Artikutza finka: Eskas-Erroiarri ur-jauzia-Enobieta urtegia-Artikutza-Eskas

Distantzia: 10,7km
Gehieneko a
ltuera: 638 m.
Desnibel metatua
: 361 m
Denbora
: 3 ordu (geldialdiak barne).
Zailtasuna
: Erraza. Nabarmentzeko moduko malda bat bakarrik, Artikutzatik irteterakoan.
Iberiar penintsulako leku euritsuenetako bat da Artikutza. Nafarroan dago, Goizueta udalerriko lurretan. Hala ere, Donostiako Udala da finkaren jabea. 1919an erosi zuen, 3.200.000 pezetaren truke. Hiritarrentzako eta bisitarientzako ur hornidura handiagoa behar zuen udalak. Ganadua, arrantza eta ehiza debekatu zituen Donostiako Udalak.
Basoak hartzen du lursailaren zatirik handiena, baina hura zeharkatuz, Artikutza auzora iritsiko gara. Autoz iristeko, Donostiako Udalaren baimena behar da. Dena den, gure ibilbidea Eskas guardetxean hasiko da, Artikutzaren kanpoaldean. Bertara autoan iristeko arazorik ez dago, Oiartzundik egin daiteke, GI-3631 errepidetik, Bianditz mendatean gora.

Eskas guardetxetik, maldan behera hasiko gara, PR NA-124 bidean, kartelak eta seinale zuri-horiak jarraituz. Errepide batetara iritsiko gara (10min.). Lehen saihesbidea hartuko dugu. Seinaleak adieraziko digu 5,2km falta direla Artikutza auzora iristeko. Baso ederrean murgilduko gara. Zuhaitz asko topatuko ditugu lurrean erorita. Izan ere, hildako zuhaitzak moztea debekatuta dago Artikutzan.

Erreka topatuko dugu bidean, eta egurrezko bi zubi igaro beharko ditugu (50min.). Erreka atzean utzi eta Erroiarri ur-jauzira helduko gara (1:10min.). Artikutza auzora iritsiko gara. Enobietako urtegiko presa ikusi ondoren, txokolate beroa har dezakegu Artikutzako Ostatu Zahar tabernan.

Artikutza auzotik aterata, malda gogorra igo beharko dugu. Eskuin aldera hartuko dugu, “Trenbide zaharra”ren bidea jarraituz (2:10). Begiratoki batetara helduko gara hamar minuturen buruan. Bideak errepidera eramango gaitu berriro. Aurrera egingo dugu, errepidea utzi gabe, Eskas guardetxeraino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude