Irungo Udalak jakinarazten du martxoaren 31tik (asteazkena) aurrera hiru egunez egongo dela itxita Parte Zaharreko sarbidea Jesus karrikatik, Larretxipi karrikako 6-8 zenbakietan egitekoak diren etxebizitza pribatuen sustapen baten lanak direla eta.
Trafikoa Urdanibia plazaren eta Santa Elena karrikaren arteko bidegurutzetik desbideratuko da (Etxekoandrearen eskultura dagoen tokitik). Ibilgailuak Kontrakaletik igoko dira Larretxipira joateko. Parte Zaharretik irteteko Euskaltegiaren atzeko aldetik joango dira ibilgailuak, gaur egun egiten den bezala. Sarjia karrika sartzeko zein irteteko erabili ahalko da, bi norabideetan, San Martzial karrikatik.
Desbideratze horien iraupena trafikoa moztea eskatzen duten obren iraupenaren araberakoa izango da (martxoaren 31n eta apirilaren 1ean eta 2an egitea aurreikusten da).