Asteburu honetan Kluben Ligako lehen txapelketan parte hartuko dute BAT-eko neska-mutilek

Asteburu honetan itzuliko da atletismo kluben txapelketa nagusia: Kluben Liga. Klubek titulua eta maila jokoan dituzten ligako hiru txapelketetako lehena asteburu honetan jokatuko da eta Bidasoa Altetiko Taldeko neska-mutil kirolariak bertan izango dira.

Neskak urreari eutsiz

Larunbat honetan neskek lehen topaketa izango dute Iruñean. Bertan hiru talde indartsu izango dituzte zain: Atletico San Sebastian, Iruñea eta Scorpio. Egoera korapilatsua benetan, Batgirl-entzako jardunaldi zaila iragartzen duena.

Bestalde, BATek emakumezkoen taldearen lehiakortasuna murrizten duten baja esanguratsuak ditu taldeak. Hala ere, beti bezala, % 100 emango dute emaitzarik onena lortzen saiatzeko.

Mutilak  Gijonera

Egoera hobea mutilentzat Gijonen. Bertan, Celta, Oviedo eta Durango izango dituzte zain. Hiru talde benetan lehiakorrak, atleta handiekin proba gehienetan.

Hala ere, mutilek talde osoa prest dutela bidaiatzen dute, eta aurkariak ikusita eta ezagututa, ezusteko bat eman dezakete lehia estu batean. Hirugarren postua litzateke beraien helburua.

Bai mutilak bai neskak larunbat honetan lehiatuko dira arratsaldeko 16: 00etatik aurrera eta emaitzak Altetismoko Espainiako Errege Federazioaren webgunean ikusi ahal izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude