Auntxa Trikitixa Taldeak zabalik du hastear den ikasturterako izen ematea

Auntxa Trikitixa Taldea ikasturte berri batean atarian dago. Taldeak trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko aukera eskaintzen du, horretarako, hainbat metodo eskainiz. Irunen zein Oiartzunen eskolak ematen dituzte.

6 urtetik aurrerako ikasleei zuzendutako eskolak dira, adin mugarik gabe. Zehazki, Irunen Aldabe Mendiko 31. Zenbakian eskolak ematen dituzte, baita Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan ere.

Datorren ikasturtean trikitixa edo panderoa jotzen ikasi nahi dutenek, taldearekin harremanetan jartzeko,  943 61 88 39 telefono zenbakira deitu edo 615 790 510 telefono zenbakira deitzeko aukera dute. Gainera, Instagram eta Facebook sare sozialetan taldearen jarduerarekin loturiko informazioa topatuko dute ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude