Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 12an, ostiralean, banatuko du 2026ko foru egutegia, doan. Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak antolatutako argazki lehiaketak Ekin. Zaindu. Bizi. leloa izan du ardatz, eta herritarrak animatu ditu, beren ikuspegitik, gipuzkoar nortasunaren partetzat jotzen dituzten balioak islatzera. Egutegiak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara banatuko dira Zabaltza plazan.
Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, “iazko banaketaren arrakastaren ondoren, lehen aldiz egutegia Gipuzkoa osoan banatu zela, udalerri guztietara joango gara berriro, bereziki esanguratsua den urte honetan lurralde osora iritsiko dela bermatzeko, Aldundiaren egutegiak Gipuzkoaren begirada eta balioak jasotzen baititu”.
Guztira, 40.000 ale inguru inprimatuko dira, eta banaketa udalerri bakoitzeko biztanleriarekiko proportzionala izango da. Egutegiari eta banaketa data eta lekuei buruzko informazio guztia webgune ofizialean dago eskuragarri.
Ekin. Zaindu. Bizi.
Egutegiko irudiak aukeratzeko lehiaketak bere parte-hartze errekorra hautsi du aurten, 1.073 argazki jaso baitira. Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak 17 irudi finalista aukeratu zituen, kalitate teknikoagatik, narrazioaren indarragatik eta lurraldearen berezko bizimoduak eta balioak islatzeko gaitasunagatik. Horien artean, 13 irabazle hautatu zituzten, eta 2026ko egutegiko azalaren eta hamabi hilabeteen protagonista dira.
Emaitza Gipuzkoari buruzko begirada zabal bat da, kostaldeko eta barnealdeko eszenak, lanbide tradizionalak, artisau lanbideak, paisaia naturalak, kirol praktikak eta kultur adierazpenak konbinatzen dituena. Azaroan egindako sari banaketan, foru bozeramaileak nabarmendu zuenez, “egutegi hau irudi bilduma bat baino askoz gehiago da: Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina”.
Argazki irabazleak
AZALA Joserra Txintxurreta, Artzaintza (Oñati)
01- URTARRILA Miguel Cavero, Por la nieve (Ordizia)
02- OTSAILA Alberto Loyo, Tolosako inauteriak (Tolosa)
03- MARTXOAJosu Vegas, Arrantzan (Orio)
04- APIRILA Marijose Cueli, Iratze txikia (Oihanleku basoa)
05- MAIATZA Iker Zubizarreta, Esnebide azpian (Urbia)
06- EKAINA Antonio Murillo, Dantzari (Arrasate)
07- UZTAILA Jose Antonio Valor, Diji0863-Colores (Zarautz)
08- ABUZTUA Ane Jalón, Ezeren zain (Donostia)
09- IRAILA Jaione Uzkiano, Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio)
10- URRIA Gerardo Garcia, Redera (Hondarribia)
11- AZAROA Juan Carlos Gil, Errezil bajo la bruma (Errezil)
12- ABENDUA Oliver Pérez, Ohiturak mantenduz (Zumarraga)



