Aurten ere, Ordizia izan da haur mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketaren egoitza. Azken urteetan bezala, Bidasoa Atletiko Taldea klubak eskola mailako 5 talde aurkeztu ditu txapelketa honetara, guztira, bi mutil-talde eta hiru neska-talde. Atletismo eskolako bost haur taldeak Ordiziara joan ziren goizean zehar luzatu zen txapelketan lehiatzeko. Guztien artean, lehiaketa bikaina itxi zuten, marka onekin eta bi txapeldunordeekin.
A taldeko mutilak txapeldunorde
Txapelketa jokatu zuten haur mailako taldeen artean, mutilen A taldea izan zen aipagarriena, bi kategorietan txapeldunorde izan baitziren: taldeka eta erreleboka.
A taldeak oso txapelketa erregularra egin zuen, banakako jarduera oso nabarmenekin eta ia proba guztien buruan jartzea lortu zuena. Aurre egin ahal izan zion talde bakarra Tolosa izan zen eta beraien atzetik hirugarren sailkatu zen Reala. Erreleboetan ere bigarren amaitu zuten, goiz bikaina biribilduz.
Hauek izan ziren partaideak eta bakoitzak lortutako emaitzak:
– Altuera: Beñat Lekuona 1,53 metro.
– Luzera: Iker Anaut 5,25 metro.
– 80m hesiak: Jon Andiano 13,27 segundo.
– 80 metro: Alain Ugarte 10,85 segundo.
– Pisua: Iker Anaut 7,88 metro.
– 1000m: Urko Ibarguen 2: 59,45 minutu.
– 500m: Eñaut Arburua 1: 16,00 minutu.
– Erreleboak: 4x80m 40,69 segundo.
Bere taldekideek ere, B taldeak, txapelketa ona egin zuten, emaitza interesgarriekin eta bosgarren jarri ziren sailkapen probintzialean. Hona hemen emaitzak:
– Altuera: Jon Casado 1,58 metro.
– Luzera: Haitz Urtxegi 3,76 metro.
– 80m hesi: Unax Arbelaitz 14,97 segundo.
– 80 metro: Oihan Ausan 10,65 segundo.
– Pisua: Anartz Alonso 7,07 metro.
– 1000m: Telmo Elortegi 3: 13,18 minutu.
– 500m: Gorka García 1: 22,96 minutu.
– Erreleboak: 4x80m 44,51 segundo.
A taldeko neskak, Gipuzkoako laugarrenak taldeka
Klubak nesken 3 talde aurkeztu zituen txapelketara; A, B eta C taldeak. Talderik nabarmenena A taldea izan zen, txapelketan 4. postua lortuta, podiumetik oso gertu ibili zena. B taldeko neskak 9. izan ziren, eta C taldekoak 16.. Horrela, Erregistro eta marka garrantzitsuak lortu zituzten hiru taldeetako neskek ere.
Jarraian, hiru taldeen banakako emaitzak.
Nesken A taldea:
– Altuera: Chiara Alonso 1,41 metro.
– Luzera: Laia Vasquez 4,37 metro.
– 80m hesiak: Izaro Tapia 14,49 segundo.
– 80 metro: Eider Martín 11,24 segundo.
– Pisua: Elene Salcedo 7,63 metro.
– 1000m: Paula Crespo 3: 23,40 minutu.
– 500m: Iratxe Cambon 1: 22,45 minutu.
– Erreleboak: 4x80m 43,29 segundo.
Nesken B taldea:
– Altuera: Maddi Ora 1,20 metro.
– Luzera: Noa García 4,23 metro.
– 80m hesiak: Nagore Navarro 13,90 segundo.
– 80 metro: Irati Benito 11,13 segundo.
– Pisua: Olatz Elizasu 6,73 metro.
– 1000m: Nerea Cambon 3: 21,27 minutu.
– 500m: June Arrastua 1: 28,82 minutu.
– Erreleboak: 4x80m 43,59 segundo.
Nesken C taldea:
– Altuera: Natale Moran 1,20 metro.
– Luzera: Izaro Romero 3,73 metro.
– 80m hesiak: Eider Martinez 15,17 segundo.
– 80 metro: Nora Arroyo 11,99 segundo.
– Pisua: Nora Andujar 7,18 metro.
– 1000m: Eider Aramburu 3: 56,86 minutu.
– 500m: Ione Aguirre 1: 36,66 minutu.
– Erreleboak: 4x80m 44,84 segundo.