Be Veggie Kantauri Itsasertzeko Lehen Jaialdi Beganoa Ficoban egingo da

Aurreko urteetan antolatutako Euskal Kostaldeko Eguberrietako azoka ordezkatuko du

Be Veggie Kantauri Itsaertzeko Lehen Jaildi Beganoa Ficoban egingo da abenduraren 6tik 8ra. Be Veggie jaialdiak %100ean barazki jatorrikoak diren elikagaiak eta pertsona beganoentzako produktu eta zerbitzu egokiak izango ditu ardatz. Kantauri isatsertzeko lehen jaialdi beganoa izateaz gainera, Frantzia hegoaldean antolatzen den mota honetako lehen jaialdia izango da ere. Egun horietan zehar Ficobara hurbiltzen diren bisitarientzako sarrera doakoa izango da. Abenduaren 6 eta 7an, ostiral eta larunbatean, azoka 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo da eta abenduaren 8an, igandean, 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00etan itxiko dira azokako ateak.

Azkenaldian gizartean indarra hartzen ari den joera da beganismoa. Haien burua kontsumitzaile begano bezala definitzen duten pertsonek kontsumo mota berri bat bilatzen dute, animaliak esplotatu gabe osasunarentzako onuretan erreparatzen duena eta ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea bilatzen duena.

Honela, Be Veggie jardunaldiak beganoak diren edo beganismoan interesa duten pertsonei zuzendutako azokaren barnean antolaturik egongo dira. Gainera, inguruan era honetako azoka bat antolatzen den lehen aldia denez, egun horietan zehar Ficobako erakustazoka bisitatzeko sarrera doakoa izango da bisitari gehiago erakartzeko asmoz.

Be Veggie jaialdiaren barnean bisitariek %100ean landare jatorrikoak diren elikagaiak topatzeaz gainera, pertsona beganoentzako egokiak diren produktu eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute ere. Hala nola, kosmetika naturala, ostalaritza eta turismo proposamenak eta aplikazioak edo bestelako zerbitzu teknologikoen inguruko nobedadeak erakutsiko dituzte azokako parte-hartzaileek. Hortaz gain, food-truck-ak, GKEak eta beste elkarte batzuen hitzaldi informatiboak, sukaldaritza beganoari buruzko tailerrak, show cooking-ak eta kontzertuak antolatuko dira Be Veggie jardunaldien barnean.

Ikasteko aukera
Produktuak eta zerbitzuak erosteko aukeraz gain, Be Veggie jaialdiak bizi-estilo beganoa sustatu eta horren inguruan kontzientziatzeko hitzaldi ugari antolatu ditu, beganismoaren inguruko elkarte eta ekintzaileak bilduz. Be Veggie jaialdiaren inguruan antolatutako hitzaldien bitartez beganismoaren kulturarekin loturiko gai zabalak landuko dira: beganismoaren inguruko liburuak edo sare sozial profilak dauzkaten pertsonen esperientzia eta ezagutzen inguruko hitzaldiak, beganismoa familian, ekologia, dieta jarraibideak eta mahai inguruak. Hortaz, hizlari eta hitzaldi guztien inguruko informazio zehatzagoa jasotzeko, Be Veggie webgunean publikatutako egitaraua kontsultatu daiteke.

Sukaldean: Piztu sua!
Be Veggie jardunaldien barnean %100ean landare jatorriko sukaldaritza eta sukaldaritza beganoa izango dira protagonista nagusiak. Era honetan, “Sukaldean” atalaren barnean sukaldaritza tailerrak antolatuko dira era azkarrean tofua, seitana, ehundura duen soja, lekaleak eta fruitu lehorrez osatutako platerak sukaldatzea posible dela erakusteko.

Jakina, sukaldaritza ikasteaz gainera, Be Veggie azokara hurbilduko diren bisitariek janari proposamen ezberdinak dastatzeko aukera izango dute ere, hala nola, Libanoko janaria, kebabak, harategi beganoa, garagardoa, gozokiak edo gaztak, besteak beste. Gainera, Maria Skumaddik Vinyasa Flow klasearen bitartez, mugimendua eta arnasketa elkartzen dituen yoga dinamikoko ikastaroa eskainiko du.

Musika gustagarria
Elikadura eta bizi estilo beganoa lantzeaz gainera, musikaz gozatzeko tartea gorde da Be Veggie jardunaldien barnean. Honela, DJ Bara, DJ Honeyboy, Pet Fennec indie-rock proiektua eta Sara Zozaya musikariaren kontzertuak izango dira azokak irauten duen egunetan zehar.

Beganismoa: Goranzko joera
Latern aholkularitzak egindako ‘The Green Revolution’ azterlanaren datuek garbi adierazten dute beganismoarekiko goranzko interesa. Estatuan ia 4 milioi lagun kon- tsumitzaile “veggietzat” dute beraien burua, 8 emakumetatik 1ek esaten du “veggie” dela eta dagoeneko badira V-Labeldun diren 2.500 produktu, eta haragi gorriaren kontsumoak %35ean jaitsi da. Kontsumo mota horrekiko interesa gorantz doa etengabe eta are gehiago gure eremuko herrialdeetan.

Eguberrietako azokatik beganismora
Be Veggie jardunaldiak aurreko urteetan Euskal Kostaldeko Eguberrietako azoka egiten zen datetan egingo da. Izan ere, data horietan Gipuzkoako hiri askotan Eguberrien inguruan antolatzen diren ekintzak ugaritu direnez, Ficoban beste motako jardunaldia antolatzea bilatzen zen. Hala ere, ez da ahaztu behar Euskal Kostaldeko Eguberrietako azoka antolatu den 13 urteetan zehar 1.000 erakusketarik parte hartu dutela eta 230.000 bisitari igaro direla bertatik. Aurrerantzean, Be Veggie ekimen berritzailea denez, datozen urteetan zehar azoka berriak garapen handia izatea espero da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude