Benito Lertxundiren kontzertua izango da azaroaren 2an Irunen

Benito Lertxundi musikariak kontzertua eskeinko du Irunen azaroaren 2an. Emanaldia Amaia Kultur zentroan izango da larunbat arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Kontzetuan euskal musikagintzako erreferente ezinbestekoa den abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du: Ospakizun gauean.

2011 urtean Irunen eskeinitako azken emanaldiaren ostean, Benito Lertxundi hirira itzuliko da bere azken lana aurkezteko. Musikari oriotarraz gainera, eszenatoki gainera diska berriaren grabaketan parte hartu duten musikariak igoko dira. Ospakizun gauen diskoa osatzen duten abesti berriez gain, Lertxundiren abesti mitikoak entzuteko aukera izango dute entzuleek bi ordutik gorako iraupena izango duen emanaldian zehar.

Sarrerak salgai
Sarrerak eskuragarri daude jada eta 22 euroren truke ohiko salmenta tokietan eskuratu ahalko dira: sarreren salmentarako udal webgunearen lotura jarraituz (www.irun.org/entradas) edo Luis Mariano Turismo Bulegoan. Hortaz gain, emanaldiaren egunean sarrerak soberan egonez gero, emanaldia baino ordubete lehenago Amaia Kultur Zentroko leihatilan salduko lirateke azken sarrera horiek.

Ospakizun gauean
Ospakizun gauean diskoa 10 abestiz osatutako Lertxundiren azken lana da eta kontzertuan zuzenean lagunduko dioten musikariekin batera interpretatuko dituazken diskoan bildutako abestiak Lertxundik. Gainera, disko honek sortu berri den Kantaita Enea zigilua eskuratu duen lehen albumetako bat izan da. Diskoa 2018 urteko apirila eta maiatzaren artean grabatu zen Elkarren estudioan Victor Sanchezekin.

Hauexek izan dira diskoaren grabaketan parte hartu duten artista eta musikari guztiak: Benito Lertxundi eta Olatz Zugasti (produkzioa); Amaiur Cajaraville (baxua eta kontrabaxua); David Gorospe (bateria); Pello Ramirez (biolontxeloa eta akordeoia); Gurutz Bikuña (gitarra elektrikoa); Xabier Zeberio (biolina eta kyckelharpa); Juantxo Zeberio ( pianoa, organoa eta sintetizadoreak); Angel Unzu (gitarra akustikoa, bouzuki eta perkusioa); Intza Unanue ( koruak) eta Olatz Zugasti (koruak, programazioak eta arpa). Musikari talde honek Amaia Kultur Zentroa musikaz beteko du azaroaren 2an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude