24-24 berdinketarekin amaitu da Zaisa Txingudik etxean jokatutako denboraldiko lehen partidua. Zaisa Txingudik ligako arerio zailenetako baten aurka aritu zen Plaiaundin pasa den larunbatean, maila ona erakutsiz norgehiagoka osoan zehar. Emakumezkoen taldeak norgehiagoka zaila izan zuen Elorrion bertako klubak, Zornotzako Urgozok eta Arrasatek osatutako taldearen aurka eta 83 eta 0 markagailuarekin amaitu dute partidua.
Etxeko taldeak Unai Cano, Aitor Asurmendi, Joao Costa, Jon Mediavilla, Unai Cano, Imanol, Rodriguez, Peio Castellano, Aritz Rodriguez, “Lutxo” Echevarria, Alejandro Lasa, Odin Gutierrez, Juan Carlos Lora (kapitaina), Ekain Hiribarren, Koldo Segurola eta Keoma Pacheco zelairatu zituen. Aulkian Asier Amigo, André Ferreira, Xabi Sánchez, Julen Iglesias, Pablo Besga, Iker Tejero eta Unai Herrero hasi ziren. Epailea Roberto Bartolomé izan zen.
Lehenengo minutuetan, Eibarrek izan zuen baloia eta sendo erasotu zuten puntuak eskuratu nahian, baina Txingudi defentsan gogor aritu zen eta markagailua punturik gabe mantendu zen lehenengo minutuetan. Hala ere, bisitarien intentsitateak mugakoen harresia zulatzea lortu zuen eta zortzigarren minutuan entsegu eraldatu batekin hartu zuten aurrea (0-7).
Zaisa Txingudik baloia eskuratzen hasi zen eta, pixkanaka, jokoa bi zelaietan garatzen hasi zen. Hemezortzigarren minutuan, Alejandro Lasak zigor kolpe bat baliatuz, bere taldea markagailuan gertuarazi zuen (3-7). Pixkanaka, Txingudik konfiantza gero eta gehiago lortzen joan zen, Eibarren erasoak geldituz eta metroak gutxika irabazten erasoan. Hala ere, mugakoek zailtasun bat gehitu behar izan zioten bere lanari, André Ferreira txartel horia jaso bazuen eta hamar minutuz partida aulkitik jarraitu behar izan zuen.
Atsedenaldira gerturatzen ari zirela, zigor kolpe baten abantaila alde zuela, Lasak eibartarren defentsa ostikada batekin gainditu zuen segidan entsegua lortzeko. Ondorengo eraldaketa ere sartu zuen, Txingudi markagailuan aurrean jarriz lehen aldiz (10-7).
Baina, lehenengo zatiaren azkeneko minutuan, bisitariek berriz irauli zuten emaitza entsegu batekin (10-12).
Bigarren zatian gogo handiagoz atera ziren etxekoak zelaira eta, hasi eta bost minutura, Unai Herrerok bost puntu eta Lasak beste bi gehitu zituzten (17-12). Indarrak berdintzen joan ziren, eta horrek markagailuan ere isla izan zuen, abantaila bere honetan mantendu baizen.
64. minutuan, Txingudiko Iker Tejerok jaso zuen bigarren txartel horiak indarrak desorekatu zituen eta Eibarren partida berdintzeko aprobetxatu zuen (17-17).
Baina etxekoen erantzuna oso azkarra izan zen eta, minutu batzuk geroago, Koldo Segurolaren kalitate handiko jokaldi batekin eta Lasaren ostikadarekin, abantailarik handiena jarri zuen Txingudik markagailuan (24-17).
Azkenengo hamar minutuetan, bisitariek intentsitate handia eman zioten berriz bere jokoari, puntuak ihes egiten zietela ikusten ari baitziren eta Txingudik urduritasun handiagoarekin defendatu zuen. Honela, mugakoen akatsetan baliatu zen Eibar zigor kolpe bat eskuratu, azkartasunez jokatu eta berdinketa 74. minutuan lortzeko.
Azken minutuetan garaipenak ihes egin bazien ere, taldearen sentsazioak oso positiboak dira eta animo horrekin jarraitzen saiatuko dira datozen egunetan. Hurrengo partida azaroko lehenengo asteburuan izango dute Mutrikuren aurka.
Biok Txingudik ez du ondo hasi liga (0-83)
Emakumezkoen taldeak norgehiagoka zaila zuen Elorrion bertako klubak, Zornotzako Urgozok eta Arrasatek osatutako taldearen aurka.
Aurreko denboraldian, txuri-beltzek Euskadiko txapelketarako sailkapena Elorrioren aurka lortu zuten, hain zuzen ere, hortaz, tentsio eta intentsitate handiko partida izango zela aurreikusten zen.
Baina, debutaren urduritasunek eta azkeneko asteetan izandako baja ezberdinek gauzak gehiegi zaildu zizkien hasiera hasieratik.
Biok Txingudiren hamabostekoa Lucia Duran, Greta Gutierrez, Maddi Aginagalde, Naia Piquero, Zumendi Caro, Maddi Garmendia, Lohitzun Aia, Sandra Ramos, Leire Muñoz (kapitaina), Alba Saiz, Irati Beraiz, Onintza Burgera, Ane Novo, Alaia Santos eta Lur Gastonek osatu zuten. Aulkian Laida Rodriguez hasi zen eta Unai Bilbao izan zen epailea.
Etxekoek hasieratik erakutsi zuten haien nagusitasuna eta, lehenengo zatian, 50 puntuko abantaila lortu zuten 8 entsegu eta 5 eraldaketen bidez.
Atsedenaldian, defentsa pixka bat osatzea lortu zuten mugakoek eta bigarren zatian bizkaitarrei zailagoa egin zitzaien puntuak lortzea, intentsitate handiz jokatzen jarraitu bazuten ere. Hala ere, etxekoek aldaketa gehiago izateak ere beraien jokoa mantentzeko aukera handiagoa eman zien eta Txingudiren indarrek beherantz egin zuten azkeneko hamabost minutuetan, puntuak jasoz amaierako 83 eta 0 markagailura iritsi arte.
Hasiera zaila izan du emakumezkoen taldeak aurtengo ligan baina sentsazio onak berreskuratzeko aukera izango dute datorren larunbatean, Plaiaundin, La Unicaren aurka



