Irungo Kirolaren Sariek hiriko kirolari onenak izendatuko dituzte otsailaren 15ean

Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak astearte honetan jakinarazi duenez, Irungo kirolaren omenezko sariak otsailaren 15ean emango dira, asteazkenarekin, Ficoban egitekoa den ekitaldi batean, 19:00etan.

Ekitaldian, gizonezko eta emakumezkoen arteko kirolari onenaren eta klub onenaren sariak banatuko dira. Iaz bezala, laugarren sari bat ere emango da, herri-bozketa batetik aterako dena, hainbat izen nabarmenen artean: Irundarron Saria. Datozen egunetan botoa emateko espazio bat egokituko da Udalaren webgunean. Bozketa-espazio hori urtarrilaren 30etik otsailaren 10era egongo da irekita.

Ordezkariak nabarmendu duenez, ekitaldia kirolaren jaialdi bat izatea da helburua, baita kirolari irundarrei gorazarre egitea ere, mundu zabalean protagonista baitira kirol-diziplina ugaritan erdietsitako garaipenei esker. Urteko ekimen honetan ohikoa den moduan, ekitaldian aintzatespen eta aipamen bereziren bat edo beste egingo da, eta ikuskizun artistiko-musikal bikain bat ere eskainiko da. Nabarmentzekoa da txokolatezko baloia ere entregatuko dela, ohorezko sari gisa.

Nominatutako kirolariak:

Eki Fanlo. Modalitatea: errugbia. 2022ko merezimenduak: nazioarteko epailea munduko txapelketan.

Iñaki Peciña Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: zilarra Europako eskubaloi txapelketan.

Iñaki Cavero. Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: Asobaleko denboraldirik onena eta Asobaleko 7ko onenerako nominazioa.

Nerea García. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: 23 urtetik beherakoen munduko txapelketako finalista.

Irati Beorlegi. Modalitatea: oztopo-lasterketak. 2022ko merezimenduak: Espainiako OCR txapelduna.

Sergio Francisco. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: Real C-ko entrenatzailea taldea mailaz igo den urtean eta Sanse-Real Bko entrenatzaile izendatzea.

Darío Cerezal. Modalitatea: kulturismoa. 2022ko merezimenduak: kulturismo naturalaren munduko txapelduna.

Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: Espainiako binakako lemazainik gabeko distantzia luzeko txapeldunak

Sebas Martínez, Ander Montserrat eta Unai Sagarzazu. Modalitatea: trinketa. 2022ko merezimenduak: zilarra munduko txapelketan.

Alex Zuzaya. Modalitatea: motoziklismoa. 2022ko merezimenduak: Montmeló-ko 24 orduen txapelduna motorretan.

Alba Rodríguez. Modalitatea: borroka. 2022ko merezimenduak: Espainiako 20 urtetik beherako txapelduna bi aldiz eta zilarrezko eta brontzezko domina 20 urtetik beherako munduko txapelketan

Eider Tapia.  Modalitatea: eskubaloia. 2022ko merezimenduak: debuta Bera Berarekin ohorezko mailan eta eskubaloiko junior selekziorako deitua.

Ander Gamon. Modalitatea: automobilismoa. 2022ko merezimenduak: turismo klasikoetako txapelduna.

Leire Baños. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: denboraldi aparta Levante CFn.

Real Unión SAD. Modalitatea: futbola. 2022ko merezimenduak: partaidetza handia Errege Kopan.

Unai Amiano.  Modalitatea: esku pilota. 2022ko merezimenduak: DV lehiaketako txapelduna.

Maialen Ramos. Modalitatea: judoa. 2022ko merezimenduak: Espainiako 70 kg azpiko txapelduna.

Klara Olazabal. Modalitatea: piraguismoa. 2022ko merezimenduak: domina ur-amiletako Espainiako txapelketan eta Munduko txapelketan parte hartzea.

Irungo Txirrindulari Elkartea. Modalitatea: txirrindularitza. 2022ko merezimenduak: kirola sustatzeko lana.

Bidasoa Atletiko Taldea. Modalitatea: atletismoa. 2022ko merezimenduak: kirola sustatzeko lana eta emakumeen zein gizonen taldeek helburuak lortu izana.

Leka-Enea Mahai-tenisa: Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak elitean eta kontinenteko txapelketa nagusian parte hartzea.

CD Bidasoa Irun: Gizonezkoen taldea maila gorenean eta EHF European Leaguen parte hartzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude