“Bermearekin kontsumitu. Irunen erosi” lelopean kanpaina berria sortu dute Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoak eta Irungo saltokiek. Horrela, saltokiek bezeroen konfiantza saritzeko eta haiek erraz eta modu eraginkorrean fidelizatzeko aukera du kanpainak.
Kanpainan parte hartu nahi duten saltokiek Irungo Udalaren webgunean eman dezakete izena. Kanpainara atxikitzen diren saltokien artean kit hau banatuko da: erakusleihorako kartel bat, sustapena zertan datzan azaltzen duena; formularioak, txartel formatukoak; eta urna bat.
Zozketa eta sari banaketa
2025eko otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean, formulario batzuk jarriko dira kanpainari atxikitzen zaizkion saltokietan. Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren inguruko galderak izango dira eta nahi duten bezeroek erantzun ahalko dituzte.
Martxoaren 6an, zozketa bat egingo da galdetegiari erantzun duten bezeroen artean; 60 eta 30 euroko 40 erosketa bonu zozketatuko dira. Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Egunean, bonuak irabazleei entregatuko zaizkie, ekitaldi baten barruan.



