Berrikuntza saritu du Irungo Udalak

Hiriko ekintzaileei aitortza egin die Irungo Udalak “Irun Ekintzan” lehiaketaren bigarren edizioan. Lau egitasmo berri-tzaile izan dira irabazleak, sail ezberdinetan: Válvulas Zubi SK-k, Fepako SL-k, Plaza de Ideas SL-k eta Manufacturas Gove SL-k. “Berrikuntzaren bidea hartu duten gazte ekintzaileen lana aitortu eta saritu behar dugu instituzioetako arduradunok”, baieztatu du Miguel Ángel Páez Sustapen
Ekonomikoko zinegotziak.

Irun ekintzan

PLAZ DE IDEAS Produktu freskoak, Interneten erosgai

Plaza de Ideas SL-k ideia berritzaileen sailean jaso du saria. http://irun.laplazadeabastos.com/ web gunea sortu dute, Internet bidez plazako merkatuko produktuak erosi ahal izateko. “Tokian tokiko betiko saltokiak merkaturatzeko ideiaren izaera berritzailea eta Irungo merkataritzan izan dezakeen eragin ekonomikoa baloratu ditugu” azpimarratu du Marisa Arriola epaimahaikideak. 3.000 euroko saria jaso du David Barón enpresako ordezkariak: “Sari hauek ez dute enpresan berehalako eragin zuzenik izaten, baina aurrera jarraitzeko animatu egiten zaituzte”.

VÁLVULAS ZUBI Balbula iraunkorragoak

Válvulas Zubi SL 20 langiletik gorako enpresei zuzendutako kategorian saritu dute. Enpresan hasieratik landu izan duten produktua hobe-tzeko eta lehiakor bihurtzeko saioa egin dute. “Material korrosiboen-tzat prestatutako balbula” garatu dutela azaldu du Erika Usabarrena enpresako ordezkariak. Horretarako, gertuko hornitzaileekin aritzeko apustua egin dute. 3.000 euroko saria jaso du Válvulas Zubi enpresak. Santiago Usabarrena eta Milagros Zubillaga enpresaren sortzaileei eskerrak eman nahi izan dizkie Erika Usabarrenak, belaunaldi berriarengan “sinetsi” dutelako.

FEPAKO Segurtasun hesiak

Fepako nabarmendu dute SL 20 langiletik beherako Irungo enpresen artean. Langileentzat prestatutako arropa eta segurtasun materiala da haien merkatua. Gabezia bat atzeman ondoren, zubi eta biaduktuetan lan egiteko segurtasun hesiak garatzeari ekin zioten. Produktua sortzeko egindako diseinu, ikerketa eta produkzio lana azpimarratu ditu epaimahaiak. “Langileen egunerokoa hobetzea da gure helburua, eta horretarako lanean jarraituko dugu”, azaldu du Iban Otero enpresako ordezkariak. 3.000 euroko saria jaso du Fepakok.

Manufacturas GOVE. Neoprenozko jantziak, ordubetean lehor

Manufacturas Gove SL-k ideia berritzailearen saria jaso du. Lanerako tresnak eta lanabesak egiten ditu enpresak, eta proposamen berritzaile batean lanean ari da. “Neoprenozko jantziak ordu bakar batean lehortuko dituen produktua sortu dugu”, aipatu du Nestor Tolosa ordezkariak. 1.000 euroko saria jaso du, Javier Gonzalez lankidearekin batera. Hamabi izan dira guztira “Irun Ekintzan” lehiaketara proposamenak aurkeztu dituzten enpresak. Lau onenak saritu ditu epaimahaiak.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude