Yurre Ugarte. Iritzia. Collage berri on

yurreugarteberri.txiki

Aurten paperean eta digitalean irakurri ditudan titular, esaldi eta berriak ametsetan pilatu zaizkit. Poesia hor nonbaiten infiltratu da, asmazank non:
Arrakasta handiz hasi da txuleta festa – Legeak justiziatik urruntzen gaituenean – Use your mentality, wake up to reality – A Coruñako suhiltzaileek ez dute etxe kaleratzeetan parte hartuko – Hatz horren indarra – Notre Dameko gargola famatua Paris irenstekotan – Cegasaren likidazioa 300 langile inguru kalean uzteko bidean da – Gay musukatze masiboa Burger King batean protesta moduan bikote gay bat kaleratzeagatik – Gure esku dagoren lorpen handiena da plurala dela – Kanpoko mundua irabazi dugu baina geure burua galdu dugu – Gosea haurren jostailuen artean – Zure hatzaren ez galtzeko – Herrialde batzuetan abortoa zalantzan jarri da; guk, berriz, 40 urte bete dituela ospatzen dugu – ONCEren bost billetek 175.000 euroko saria utzi dute Irunen – Heriotza baino patu kaskarragoak – Beste makro-epaiketa politiko bat askatasun eta bakearen kontra – Bizitzaren aurrean jartzeko modua da umorea – Arráncate la cabeza, zombie, arráncatela y piensa – Urte honetan herri kontsulten protokolo bat landuko dugu – Lengoaiari zerbait gertatuko zaio, Jean Luc Godarden ustetan – Europolek dio 15 herrialdetako futbol profesionalean ustelkeria egon dela – Gizatiarrago egiten gaitu kulturak, “petitio principii” bat dugu berau. Baina, ai ene, ez humanitarioago ezinbertzez – Ziburuko Kaskarotenea ikastolako haurrak argirik gabe – Ahotsa oinutsik – Santanok esan du ez dakiela zergatik doan “Gasteizera” berdinatsunaren inguruko azalpenak ematera – Imanol Larzabal gogoan – Sexu erasoak eta torturak salatu dituzte azken sarekadan – Hipsterrak pijoen mutazio bat dira- Aurreikuspen guztiak gainditu ditu azaroaren 9ko bozketak Katalunian – Helikopteroan hegaldi bat txiste baten truke – Protestak isilarazteko legea, mozala legea, oparitu nahi digute – Patrick Modiano dans son discours du Nobel de littérature : il est un cousin lointain de Modigliani – Emakumeen aurkako indarkeriak eraildakoa naiz, ordea, egunero erasotzen naute – Inditex megaenpresako dendaria izan nahi ez zuen superheroia – Burmuina Zerua baino zabalagoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude