Bertso Zahar Bazkaria egingo dute larunbatean Ola Sagardotegian

Ola sagardotegian azaroko hitzordu berezienetako bat iristear da: Bertso bazkaria. Agirre anaiak eta Mendiluze bertsotan arituko dira azaroaren 23rako, larunbaterako, antolatutako bertso bazkarian. Bertso zaharrak eta berriak kantatuko dituzte.  Bazkaria eguerdiko 14:00etan hasiko da.

Menua berriz, honakoa izango da: Babarrunak, etxeko oilasko errea, gazta, irasagarra, intxaurrak eta sagardoa, 45 euroren truke. Bertso bazkarirako erreserba egin nahi izanez gero, deitu 943623130 telefono zenbakira edo erreserba webgunearen bidez egin lekurik gabe ez gelditzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude