Uda iristear dago eta honekin batera eguraldi ona. Ospatzeko, Aiako Harrira txango eta bertan bazkaria antolatu ditu Artia Gaztelekuak. Horretarako, larunbatean, ekainaren 17an, Artia Gaztelekuan elkartuko dira goizeko 11:00etan eta 18:00ak aldera itzuliko dira.
Txangoa doakoa da, baina ezinbestekoa da izen emate orria beteta izatea parte hartu ahal izateko. Ekintzan izena emateko gazteguneko webguneko dokumentua bete eta gazteleku_artia@irun.org helbidera bidali beharko da. Bestela, Artiako gaztelekuan bertan entregatu beharko da. Gaztelekuko hezitzaileek izen ematea zuzen egina dagoela baieztatuko dute. Ekintzan izena emateko azken eguna ekainaren 15a, osteguna, izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 681 946 798 telefono zenbakira.