
Gaur, 2023ko otsailaren 15ean, 29 urte dituen Teresa Errandoneak jakinarazi du goi mailako atletismo lehiaketetaik erretiratuko dela. Irundarraren bizitza atletismoaren munduari lotua egon da orain arte 21 urtez. Erabakiaren berri eman du gaur goizean Basque Team-en eskutik antolatuko prentsaurreko batean.
Ekitaldi instituzionalean Teresa Errandoneak hainbat mahaikide izan ditu: Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailea, Juan José Anderez Euskadiko Atletismo Federazioko presidentea, Leire Guerenabarrena Euskal Federazioen Batasuneko gerentea eta bere ibilbideko pertsona garrantzitsuenetako batzuk, hala nola, familia, kluba, lankideak eta entrenatzailea, Ramón Cid.
Teresa buru-belarri aritu da lanean azken hilabteetan bere bigarren Olinpiar Jokoak izango zirenak, Paris 2024, prestatzen. Akilesen tendoiko minek ordea, beharrezko mailan entrenatzea eragozten diote. Hilabete zailen ondoren, joan-etorriekin, Teresak azkenean lehiaketa uzteko erabaki zaila hartu du, jarraituz gero, min fisikoaz gain, ondorio psikologikoak zaindu nahian.
“Ez da batere erraza izan erabakia hartzea, baina ez nintzen ondo sentitzen. Etapa hau itxi behar nuen aurrera egin ahal izateko. Orain, nire bizitzako beste alderdi batzuetan jarri behar dut arreta, baina urte hauetan guztietan jaso dudan babesa eskertu nahi dut, batez ere goi mailan egon naizenetan. Eskerrak eman nahi dizkiet nire familiari, lagunei, nire klubari eta entrenatzaileei, taldekideei eta urte hauetan guztietan nire ondoan egon diren esponsor eta erakunde guztiei “azpimarratu du Errandoneak.
Ibilbide arrakastatsua
Teresa 2006/07 denboraldian hasi zen atletismoan Bidasoa Atletiko Taldeko atletismo eskolan, kimu eta haur kategorietan. Kadete mailatik,16 urte azpikoa, bere lehen titulu eta domina nazionalak lortzen hasi zen luzera jauziko eta hesietako diziplinetan.
Ordutik 2023ra bitartean, bere palmares nazionala – titulu nazionaletan – bikaina izan da:
- Espainiako txapeldun absolutua 100 m hesidunetan (2019, 2021)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako txapeldun absolutua (2013, 2020, 2021)
- Espainiako txapelduna, 23 urtez azpikoa, 100 metroko hesiduna (2014, 2016)
- Espainiako txapelduna 23 urtez azpiko luzera jauzian (2015)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 23 urtez azpiko txapelduna (2014, 2015)
- Pista estaliko luzera jauziko 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna (2014)
- Espainiako txapelduna 20 metro hesidunetan (2012, 2013)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 20 urtez azpiko txapelduna (2012, 2013)
- Espainiako 18 urtez azpiko txapelduna 100 metroko hesidunetan (2010, 2011)
- Pista estaliko 60 metroko Espainiako 18 urtez azpiko txapelduna (2011)- 16 urtez azpiko Espainiako txapelduna luzera jauzian (2008)
Bere lorpen nazional ugariez gain, Teresak protagonismoa izan du nazioarteko hitzordu askotan 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuz, zalantzarik gabe bere kirol-mugarri eta helburu pertsonal handienetako bat. Hau da bere nazioarteko lorpenen laburpena:
- 31. Tokioko Olinpiar Jokoak 100 m hesidunetan (2021)
- Naziokako 3. Europako Txapelketa (2021)
- Europako 7. Naziokako Txapelketa (2017)
- Europako 6. Junior Txapelketa, 100 m hesiduna (2013)
- 6. Europako Jokoak 100 m hesidunak (2023)
Bere marka pertsonal onenak:
- 60m: 7,48 segundo (2020)
- 60 m hesiak: 8,00 segundo (2020)
- 100m: 12,03 segundo (2020)
- 100 m hesiak: 13,04 segundo (2021)
- Luzera jauzia: 6,27 metro (2015)
Etxeko atleta
Bere ibilbidean ikus daitekeenez, Teresa Bidasoa Atletiko Taldearen eskolan hasi den atleta bat izan da. Klub horretan hazi eta garatu du bere kirol-ibilbide osoa. Lehenengo Susana Ferreirarekin begirale gisa eta gero 15 urtez Ibon Muñozekin. 2018an Ramón Ciden eskuetara pasatu zen, baina beti BATen kolorepean.
Ligako 36 neurketa, 65 parte-hartze eta 400 punturekin, Teresa da, alde handiz, ligetan bere taldeari puntu gehien eman dion atleta – bai lehen mailan, bai ohorezko mailan –. Gainera, klubaren ikono eta erreferentzia nagusia bihurtu zen eta izaten jarraitzen du, BAT izena atletismoaren elitera eramanez eta klubeko atleta gazte askoren motibazioa eta erreferentzia izanik.
Gaur, bere erretiroan, Bidasoa Atletiko taldea harro agertu da klubean Teresa bezalako atleta bat izan duelako. Klubetik adierazi dutenez, beti eskertuko dituzte bere dedikazioa, sakrifizioa eta klubari, Irungo hiriari eta Gipuzkoako altetismoari egindako ekarpenak. Era berean, etapa pertsonal eta profesional berri honetarako izan ditzakeen arrakastarik handienak opa dizkiote, beti klubaren laguntza izango duela azpimarratuz, bere etxea izaten jarraituko baitu.



