Irungo paisaia berdeaz gozatzeko jarduera proposatzen du Garapen Iraunkorreko arloak

Irungo Udaleko Garapen Iraunkorraren arlorrak familian gozatzeko  jarduera berri bat iragarri du abuztuaren 20rako.

Elurretxe parkinetik abiatuko dira “Irun berdean” agertzen den 3. Ibilbidea burutzeko asmoz. Bisitaren hasieran azalduko da Donostira eta Biarritzera etortzen ziren XIX. mendeko  bisitarientzat izozkiak nola egiten ziren. Eta bide batez, Mendi federazioak markatzen duen seinalektikaren inguruko zenbait ezaugarri adieraziko dira.

  • Noiz: 2022ko abuztuaren 20an, larunbata.
  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
  • Abiapuntua: Elurretxe parkinga.
  • Zer eraman: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetakoak, eguzkitarako krema, txanoa, ura eta hamaiketakoa.

Ekintza honetan izena emateko interesatu bakoitzarentzako banakako inskripzioa egin beharko da.

Izenemateak abuztuaren 10etik 18ra bitartean egin daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude