Solas Jolas udaleku irekian lan egiteko hezitzaileen izen ematea martxan da

Solas Jolas udaleku irekian lan egiteko hezitzaileen izen ematea martxan da. Urtxintxako lan poltsan lan eskaintzak argitaratu dira. Izena emateko 18 urteak beteak izan beharko dira, euskara ondo menperatzeaz gainera. Udalekuak uztailaren 4tik 29ra eta abuztuaren 1etik 31ra egingo dira. Hezitzaileek 8:30etatik 13:30etara lan egingo dute astelehenetik ostiralera. Hala ere, txanda bakoitzeko irteera bereziko egun bat egon daiteke eta horretan hezitzaileen lana aldia arratsaldera arte luzatuko da.Izen-emate epea maiatzaren 4ra arte zabalik egongo da.

Hezitzaile hautagaien zerrendan izena emateko jarraitu beharreko pausuak honakoak dira:

Izen-ematea egiteko esteka honetan sartu. Norbere perfilean sartu eta, profilik ez baduzu, bat sortu beharko duzu.  Bertako datuak berrituta daudela ziurtatu, horretarako, beharrezko agiriak atxiki beharko dira. Izan ere, baremazioak datu horiekin egingo dira. Curriculumaren baremazioan besteak beste kontuan hartuko diren irizpideak: Begirale titulua izatea, euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da) eta formazioa eta aurreko lan esperientzia.

Bigarren urratsa lan eskaintza aukeratzea izango da. Horretarako, lan poltsa horretarako lan eskaintza atalean interesekoa zaizun / zaizkizun lan eskaintzak aukeratu beharko dituzu.

Jarraian, lan eskaintza aukeratzearekin batera talde elkarrizketa ordua aukeratu beharko duzu egokitutako leku eta egunean egingo dena. Hala ere, aurreko urteko nota mantentzea nahi baduzu, aurten ez duzu talde elkarrizketarik egin beharko eta aurreko urteko emaitza hartuko da kontuan hautaketa prozesurako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude