Betti Gotti euskara kultur elkartea Udalekuetan hezitzaile edo koordinatzaile rola bete nahi duten pertsonen bila dabil. 2021eko Udalekuetako txikien, handien eta nerabeen txandetan lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituzte. Hezitzaile eta koordinatzaileek abuztuko 15 egunetan zehar lan egin beharko dute.
Eskaintzan interesa duten pertsonek otsailaren 14a baino lehen curriculum-a bgbegiraleak@gmail.com helbidera bidali beharko dute. Hortaz gain, elkartearen sare sozialen bitartez Betti Gottiko kideekin harremanetan jarri edo iGazteren webgunean eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera dago.