Bidashopek Segurtasun eta Bizikidetza Mahaia utzi du, udalaren ekintza faltaren aurrean

Bidashop elkarteko kideek agerraldia egin dute gaur goizean Irungo San Juan plazan hiriak bizi duen egoera salatzeko.  Merkataritzaren, ostalaritzaren eta egunero hiri honetan pertsiana esfortzuz altxatzen duten sektoreen izenean, beren etsipen sakona helarazi dute. Elkarteko kideez gain, Alde Zaharra-San Juan eta Erdialdeko bizilagunen elkarteko ordezkariek deialdira batu dira beren babesa adieraziz.

Bidashopeko kideek salatu dutenez, bi urte eman dituzte Segurtasun eta Bizikidetzaren mahaian parte hartuz, proposamenak eginez, arazoak azaldu eta irtenbideak eskatzen. Ekintza guzti horiek   ondoren sentitzen duguna definitzeko beste modurik ez dugu aurkitzen. Ahalegin guztiak egin arren,  Bidashopetik salatu dute alde batera utzi dituztela.

Horregatik, Susana Fernández Bidashopeko lehendakariak irakurritako komunikatuan hurrengoa adierazi dute: “Irungo segurtasun eza ez da sentsazio bat, kaleetan bizi dugun errealitate bat da”.  Elkarteko kideek salatu dutenez, lapurtu egiten diete, mehatxatu, erakusleihoak txikitu, jazarri eta babesik gabe sentitzen dira, erakundeek beste aldera begiratzen duten bitartean.

Erabat gogaituta

Elkartetik azaldu dute Udalarekin eta talde politikoekin elkarlanean aritzen, datuak ematen eta konponbideak bilatzen saiatu direla, baina “alferrik izan dela”. Susana Fernándezen hitzetan, “ahaztuta sentitzen gara; izan ere, guk errealitate hori egunero pairatzen dugun bitartean, zuen bulegoetatik erabakitzen duzue egoera ez dela hain larria edo neurriak aztertzen ari direla”. Bitartean, segurtasunik ezak bere horretan jarraitu egiten du, ezintasuna hazi egiten da eta erakundeekiko konfiantza desagertu egiten da.

“Irun aisia eta erosketa hiri gisa duen erakargarritasuna galtzen ari da”, adierazi dute deialdirarekin bat egin dutenek. Beste gai batzuk eztabaidatzen diren bitartean, merkataritza eta ostalaritza sakonki zaurituta daudela ikusten dute. Horregatik guztiagatik, Bidashopek Segurtasun eta Bizikidetza Mahaia uztea erabaki du: “ez dugu jarraituko ez ikusiarena egiten digun eta bere gelditasuna justifikatzeko erabiltzen gaituen organo bateko kide izaten”. Erabaki hau hartzeaz gainera, aurrerantzean bestelako ekintzak egingo dituztela aurreratu dute hiriak bizi duen egoera salatzen jarriatzeko, behintzat benetak neurriak hartzen hasten diren arte.

Segurtasunetik harago doan arazoa

Segur arazotik harago, Irun poliki-poliki hiltzen ari dela ohartarazi dute, “eta badirudi udaletxean inori ez zaiola axola”. Izan ere, salatu dutenez, “merkataritza eta ostalaritza itzaltzen ari dira, baina benetako laguntza-plan baten ordez, alferrikako proiektuak eta erabaki arbitrarioak baino ez ditugu ikusten, are gehiago zailtzen digutenak bizirik irautea”.

Isuri Gutxiko Eremuari (IGE) dagokionez, Irun jasangarriago baten alde daudela adierazi dute, baina ez negozioak itotzearen kontura. Elkartetik zabaldutako komunikatuan irakur deitekeenez, “Ez digute entzun, eta dagoeneko ahulduta dagoen sektore bati kalte handiagoa egingo dion neurri bat baino ez dute ezarriko”.

Bestalde, TAOren kudeaketa aparkalekua modu eraginkorrean erregulatzeko jatorrizko helburutik urrundu dela adierazi dute, egun diru-bilketarako helburua bakarra ikusten diote eta. “TAOren funtzioa zirkulazioa eta aparkalekua erraztea izan behar da, eta ez bizilagunei eta enpresei kalte egiten dien diru iturri neurrigabea izatea”, erantsi dute.

Azkenik, gaineratu dute Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plan bat falta dela, Irungo Areto Moldakorra (IAM) eta ViaIrun bezalako akordioak nola bideratzen diren ikusten duten bitartean, nahiz eta horiek hiriarentzat oso proiektu garrantzitsuak direla uste duten. “Baina, bitartean gure negozioak itxi egiten dira, merkataritza-jarduera erori egiten da eta ez dago plan argirik egoera iraultzeko”, azaldu dute irakurritako komunikatuan.

Horregatik guztiarengatik, agintariei ingurura begiratzeko eskatu diete, Irunek diskurtso gehiagoren ordez, irtenbideak behar ditu salatuz: “Ekintzak nahi ditugu, ez hitzak”. Beraz, eskakizunak entzutea eskatu diete beranduegi izan baino lehen, hau da, “beren eginbeharra bete dezatela eta gaitzatela gehiago alde batera utzi”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude