Bizinema Bang Bang-ek zinema saio bikoitza prestatu du apirilaren 17rako

Bizinema Bang Bang-ek zinema saio bikoitza prestatu du apirilaren 17rako. Urteko lehen emanaldirako “Jumanji” eta “El Jovencito Frankestein” pelikulak hautatu dituzte.

Amaia Kultur Zentroan egingo den saioa arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta sarrera bikoitzak 5,50euroko prezioa izango du. Sarrerak Irungo Turismo Bulegoan edo sarreren salmentarako udal webgunean lortu daitezke. Pelikulak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude