Padel Indoor Bidasoak Bidasoa Irun Padel Cup txapelketa hartuko du azaroaren 30ean, igandean. Txapelketak 32 bikoteentzako lekua izango du eta izen ematea azaroaren 28a baino lehen egin beharko da.
Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu izen ematearekin batera eta behintzat 3 partida jokatuko dituztela ziurtatu izango dute. Izen emateko sukhateamcompany@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 646 98 27 91 telefono zenbakira deitu beharko da.
Irabazleentzako sariak
Irabazleek sariak eramango dituzte etxera. Lehen sailkatuek 100 eurotan baloratutako janari saskia, 2 motxila eta 2 kirol-jertse irabaziko dituzte. Bigarrenek, 2 kamiseta, 2 txakoli botila eta 2 motxila eskuratuko dituzte. Hirugarrenek, aldiz, 2 txakoli botila eta bi motxila.



