Konekta zerbitzuak eta Padel Indoor Bidasoak gazteentzako Padel Txapelketa antolatu dute

Konekta zerbitzuak 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Padel Txapelketa antolatu du Padel Indoor Bidasoan. Azaroaren 8an, larunbatean, 12:00etatik 13:30era jokatuko da. Txapelketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra arte dute izena emateko epea. Bakarka edo bikotean izena emateko aukera dago.

Partidak 10 minutukoak izango dira; irabazleak pistetan igoko dira eta galtzaileak jaisten joango dira. Partida gehien irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Konekta zerbitzutik adierazi dutenez, txapelketa kirola egin eta jende berria ezagutzeko aukera bikaina da.

Izen ematea

Txapelketan izena emateko izen ematea orria deskargatu eta bete beharko da lehenik. Behin galdetegia beteta, 656 79 43 72 zenbakira WhatsApp bidez bidali beharko da, @gazteartean_irun Instagram kontura edo konekta@irun.org helbide elektronikora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude