Larunbatean Eurovisión jaialdia zuzenean ikusi ahalko duzu Martindozenea Gaztelekuan

Asexora-T zerbitzuak eta Martindozenea Gaztelekuak Eurovisión jaialdia zuzenean jarraitu ahal izateko ekitaldia antolatu dute larunbat gauerako. Arratsaldeko 19:30etik aurrera Martindozenea Gaztelekuan elkartuko dira musika jaialdia ikusteko.

15 eta 25 urte bitartean dituzten pertsonentzat pentsatutako ekintza da. Guztien artean larunbat arratsaldean afari goxo bat prestatuko dute, gero Eurovisión jaialdia elkarrekin ikusteko.

Ekintza parte-hartzeko aurretiaz izena ematea beharrezkoa da, 656794372 telefono zenbakira Whatsap bat bidaliz, konekta@irun.org helbidera idatziz edo Instagram bidez @gazteleku_irun kontura mezu bat bidaliz. Gaur itxiko da ekintzan izena emateko epea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude