
Santiagoko Deabruak elkarteak Beldur Pasabidearen 18. edizioa izango dena antolatu du. Azaroaren 8an, larunbatean, izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Sarrerak aurretiaz online elkartearen webgunean edo Luis Marianoko turismo bulegoan erosi ahalko dira. Ekitaldiaren egunean bertan Ficobako txarteldegian bertan ere salduko dira.
Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, izaki, susto eta iluntasunez betetako ibilbide beldurgarrian. 100 metro baino gehiagoko ibilbidea izango da eta 10 gune tematikotan banatuko da, non 30 aktore inguruk parte hartuko duten.
Sarreren salmenta
Sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan antolatzen da, eta sarreraren prezioa 4 eurokoa da. Aurten, berritasun gisa, sarrerak online erosi ahal izango dira elkartearen webgunean.
Gainera, ohiko salmenta-puntuetan ere erosi ahalko dira. Hau da, Irungo Turismo Bulegoan (Luis Mariano) urriaren 29an eta 30ean, eta azaroaren 3an eta 4an, 17:00etatik 19:00etara. Ekitaldiaren egunean bertan, sarrerak Ficoban jarriko dira salgai, 16:45etik aurrera.



