Sabadelleko Espainiako Txapelketak zapore gozoa utzi du Bidasoa XXI klubean. Infantil mailako igerilariek maila bikaina erakutsi dute, guztira 16 finalista postu lortuz. Horien artean, aipagarrienak lortutako 3 “A” finalak izan dira, estatuko onenen artean lehiatuz.
Jon Txapartegi, domina ukitzen
Taldeko izarretako bat Jon Txapartegi izan da. Jon domina lortzetik oso gertu egon zen 200 tximeleta proban, laugarren postu merituzko bat eskuratuz. Horrez gain, txapelketa oso polita osatu zuen beste bi finaletan: 7. postua 400 estiloetan eta 14.a 100 tximeletan.
Bestalde, Markel Sanchezek ere “A” finalean sartzea lortu zuen, 100 bular proban 6. postu bikaina eskuratuz. Markelek borroka handia egin behar izan zuen “B” finalean sartzeko ere, 50 bularrean 16. postua lortu baitzuen berdinketa hausteko proba bat gainditu ostean.
Markak eta “B” finalak
Finalistak izateaz gain, Bidasoa XXIeko igerilariek hainbat klubeko errekor hautsi dituzte: Ekiñe Cabanesek 15 urteko errekorra ezarri zuen 50 metro tximeletan eta Xarma Beraizek 14 urteko errekorrak birrindu zituen 50 eta 100 bizkar probetan.



