Bidasoaldeko Elkarte Feministak “Envasadas” mikroantzerkiaren emanaldia antolatu du iganderako

Bidasoaldeko Elkarte Feministak “Envasadas” mikroantzerki-lanaren emanaldia antolatu du abenduaren 7rako, iganderako, Irunen. Azaroaren 25eko Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko egunaren harira antolatutako ekintza da. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Palmera Montero aretoko 2. aretoan eta, antzezlanaren ostean, solasaldia ere egingo da. Aretoko sarrera libre izango da, edukiera bete arte. Ondoren, solasaldia egingo da ere.

“Envasadas”

Genero-indarkeriari eta transexualitateari buruzko mikroantzerki-lana da “Envasadas”. Mina dago, baina baita umorea eta itxaropena ere. Norberarena sentitzen ez den gorputz batetik ateratzeko borroka da, norberak izan nahi duenaren helburua. Bertan, bi emakumek parte hartuko dute, 10 urte baino gehiago ondoren gertatutako topaketa batean, nortasun berri batekin. Bizitza bat, iragan bat, zakil bat, ontzi bat . EGIA……. eta berriro hasi. Zaloa Zamarreño eta Libe Mendizabal dira antzezleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude