Bihar, irailaren 16an, asteartean, hiriko Gaztelekuak berriro zabalduko dira, bai Martindozenea, bai Artiakoa, eta hamaika jarduera eskainiko dute hila bukatu bitartean. 15-18 urtekoentzako espazioa urrian zabalduko da.
Bereziki, aipatzekoak dira joskintza tailerra, zirku tailerra eta natxoak bustitzeko saltsak prestatzeko tailerra, baita Semaforo Festa ere: IRUNBIXI proiektuan parte hartu duen neska talde batek proposatutako jarduera bat, non semaforoaren koloreak festan parte hartzen dutenen egoera emozionala adierazten duen.
Ate irekiak
Aurreko urteetan bezala, ateak irekitzeko jardunaldiak egingo dira bi gaztelekuetan, gurasoek eta hezitzaileek bertatik bertara ezagutzeko ekipamendua eta egitaraua, baita elkar ezagutzeko ere.
Martindozenekoa irailaren 22an izango da, astelehenarekin, 17:30ean eta 18:30ean. Interesdunek 690 706 471 telefono zenbakira deitu dezakete, edo gazteleku@irun.org helbidera idatzi.
Artiako gaztelekukoa, berriz, irailaren 27an izango da, larunbatarekin, 11:00etan edo 12:00etan. Interesdunek 681 946 798 telefono zenbakira deitu edo idatzi dezakete, edo gazteleku_artia@irun.org helbidera idatzi.
Hauek dira gaztelekuetako iraileko programazio guztiaren kartela.



