Biok Txingudik ligako bigarren faseko lehenengo itzulia La Unicaren aurka jokatuz itxiko du

Argazkia: Biok Txingudi eta Uni Bilboren arteko partida (Egilea: Yaiza García).

Biok Txingudik ligako bigarren faseko lehenengo itzulia etxean itxiko du La Unicaren aurka jokatuz. Azkeneko hiru jardunaldietan porrot sendoak jaso ondoren, mugakoek Euskadiko maila gorenenean lehiatu ahal dutela erakutsi nahi dute larunbat honetan.

Iruindarrek ez dizkiete gauzak erraz utziko, bere azkeneko bi partidak irabazi dituzte eta etxetik kanpo maila mantentzen saiatuko dira.

Pasa den asteburuko Zaisa Txingudiren partidan bezala, Plaiaundiko berdegunearen egoera erabakigarria izango da. Txingudiko prestatzaileek, Asier González, Alejandro Lasa eta Patxi Artolak, ondo dakite eta, horregatik, buru belarri dabiltza taldea prestatzen urteko lehenengo garaipena eskuratzeko.

La Unica hirugarren kokatzen da 10 puntu eta 2 garaipenekin eta Biok Txingudi bosgarrena da 4 punturekin, partida bat irabazi ondoren.

 

Akademiako taldeek Iruñan jokatuko dute

Txingudiren 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Nafarroako Unibertsitateko zelaian dute hitzordua larunbat goizean Iruñaren aurka. Gazteenek 11:00etan jokatuko dute B multzoko hirugarren postua finkatu eta goikoetara hurbiltzeko intentzioarekin.

Antzeko egoera du 18 urtetik beherako Gabiria Txingudi/Bera Bera/Baztan, bigarren kokatzen lidergotik zazpi puntura. 12:30etan jokatuko dute haien norgehiagoka.

Eskolako jardunaldia Ordizian

Azkenik, igandean, Txingudi/Oreretako jokalari gazteenek Ordizian izango dute topaketa. Bertan, etxeko taldeaz gain, Zarautz/Beltzaken aurka arituko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude