Gaur goizean ireki dira 21. Bioterra azokaren ateak. Konpromiso ekologiko ardatz hartuta, bisitariek ekainaren 9ra, igandera arte, bisitatu ahalko dute azoka. Azoka bisitatzeko sarrera eta aparkalekua doakoak dira. Bioterra bisitatzeko gonbidapenak azokaren webgunearen bitartez lortu daitezke.
130 enpresek parte hartuko dute azokan. Erakusketariez gain, 50 jarduera paralelok osatuko dute Bioterra azokaren programa, gustu eta interes guztietarako ekintzak proposatuz.















