Dozena bat jarduera baino gehiago antolatu dira Adinekoen Astea dela eta

José Antonio Santano Irungo alkateak eta Cristina Laborda Gizarte Ongizateko ordezkariak Adinekoen Astea dela-eta udalak hiriko elkarteen eskutik antolatu duen programaren berri eman dute. Dozena bat proposamen baino gehiago bildu dira “Adin guztietarako mundu baten alde” leloa duen programan.

Irungo Udalak eta hiriko Adinekoen elkarteek hainbat jarduera antolatu dituzte datorren asterako, ostiralean bertan hasita. Jarduerak irailaren 29an hasi eta urriaren 8an, igandearekin, bukatuko dira. Nobedadea izango da Irungo Udalak dantzaldi bat sustatu duela urriaren 1ean, igandean, 18:00etatik aurrera Zabaltza plazan.

“Irungo programaren leloak ederki azaltzen du ekimen honen helburua”, azaldu du alkateak. “Mundua, eta guri dagokigunez, hiria, hazi egiten da gazteen eta adinekoen ekarpenekin. Protagonista dira Irungo egunerokoan, eta belaunaldiarteko parte-hartzearen ideia hori eta egiten duten ekarpena dira aste honetan aldarrikatu nahi ditugun gaiak, beti egiten dugun bezala, elkarteen eskutik”.

Gizarte Ongizate arlotik, azpimarratu dute programa hau sustatzeko ekimenak borondatea jasotzen duela adinekoek hiriko eguneroko bizitzan parte har dezaten bultzatzeko. Lan-ildo hori, dagoeneko, azaldua dago urte hauetan irekitako zentro eta lokal sozialen sare osoaren bidez, edo Irun Lagunkoia programaren bidez.

Azken ekimen horri dagokionez, gogoratu behar da herritar guztientzako prozesu bat jarri dela abian honako gai hauen inguruan iritziak biltzeko: gizarte- eta osasun-zerbitzuak, eraikinak eta aire zabaleko guneak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea, errespetua eta inklusioa, enplegua, eta komunikazioa eta informazioa. Helburua da, hain zuzen, gure hirirako lagunkoitasun-plan bat sortzea, adinekoen ongizatearen eta zahartze aktiboaren aldeko neurri jakin batzuk zehazteko. Inkestak udalaren webgunean bete daitezke urriaren 4ra arte.

Testuinguru horren esparruan dago Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak Adinekoen Astea dela-eta antolatutako jardueren egutegi osoa:

Irailaren 29tik urriaren 8ra, Palmera Monteroko espazio sozialean, Behin Batean erakusketa.

Irailaren 29an, ostiralean, Anaka-Puianako espazio sozialean, 17:30ean, “Old Talent” Show.

Urriaren 1ean, igandean, Zabaltzako kioskoan, 18:00etan, Dantzaldia.

Urriaren 2an, astelehenean, S. Vicente de Paul ikastetxean, 15:45ean, “Elikadura lehen eta orain”. Tailer bat da, eta bertan, elikadura-ohiturak nola aldatu diren aztertuko dute, eta elikadura osasungarria eta orekatua nola lortzen den ikasiko dute.

Urriaren 4an, asteazkenean, Iraso zentro sozialean, 16:30ean, Belaunaldiarteko gymkama.

Urriaren 5ean, ostegunean, Behobiako espazio sozialean, 17:00etan, Lipduba: “Gure eskubideak dira”.

Urriaren 6an, ostiralean, Palmera monteroko espazio sozialean, 17:00etan, Lipduba: “Gure eskubideak dira”.

Urriaren 7an, larunbatean, Lekaeneko espazio sozialean, 17:30ean, Belaunaldiarteko espazio sortzailea.

Irungo adinekoen elkarteek antolatutakoak

Irungo adinekoen elkarteek ere Adinekoen Astea ospatzeko ekintzak antolatu dituzte.

Sorosartxa elkarteak irailaren 30ean, larunbatean, Belaskoeneko espazio sozialean, 17:00etan, Dantzaldia egingo du. Gure altxor elkarteak Irailaren 30ean, larunbatean, Irungo udaletxean, 12:00etan, Udaletxera bisita eta urriaren 7an, larunbatean, Txangoa Errioxara. Nagusilan elkarteak urriaren 1ean, igandean, Mendibil egoitzan, goizez, Paseoak Nagusikletan Zelaiburu elkarteak urriaren 1ean, igandean, Landetxeko auzo elkartean, 18:00etan, Omenaldia laurogeita hamar urtetik gorakoei.

Gainera, urriaren 6an, hausnartzeko topaketa bat egingo da Palmera Monteroko espazio sozialean, gai honen inguruan diharduten profesionalentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat. Hau izango da gaia: “Bizitza luze berria. Etorkizuneko agertokiak” Eusko Jaurlaritzaren Agenda Nagusia ekimenaren esparruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude