Txingudi Korrikak trafiko etenaldiak eragingo ditu larunbatean Irunen

Asteburu honetan Bidasoaldeko kirol-egutegiko lasterketa klasiko bat Irundik igaroko da. Larunbat honetan, irailaren 30ean, Irundik pasatuko da Txingudi Korrika. 15:55etatik 17:15ak arte, gutxi gorabehera, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Horren eragina Iparralde hiribidean, Colón pasealekuan, Gipuzkoa hiribidean eta Hondarribia kalean nabarituko da.

Mendibileko auzotarrek Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain eta Policarpo Balzola edo Juan de Albisu kaleetatik sartu beharko dute; Zabaltza plazara eta Cipriano Larrañagara sartzeko txandaka ibili beharko dira gidariak. Irteteko, Argentinako Errepublika edo Maritxu Anatol kaleetatik jo beharko dute Iparralde hiribiderantz.

Egoiliarrak erdigunera (Pikoketa-Legia) Gipuzkoa hiribidea-Luis Marianotik sartu ahalko dira, kontrako noranzkoan, edo Nafarroa hiribidea-Berrotaranetik.

Autobusak

Autobusak errei bakarrean bi norakoetan ibili ahal izango dira, txandaka, Txanaleta eta Iparralde hiribidearen artean. Anaka kaletik joan beharko dira busak Colón pasealekura joateko.

Renfeko geltokira joateko, Anaka kalea erabili beharko da, hirian sartzeko eta hiritik irteteko. Bide horiek erabili behar dituzten ibilgailuen gidariek bidegurutzeak arautzen dituzten agenteen esanak errespetatu beharko dituzte.

San Juaneko aparkalekua: Prudencia Arbide kaleko eta Nafarroa hiribideko sarbideak sartzeko eta irteteko erabili ahalko dira; Colóneko aparkalekua, aldiz, oso mugatua egongo da, Olibondoen biribilguneko kalea moztuko baita. J. R. Agirretxe plazatxoko sarbidea libre egongo da.

Ingurabidea erabiltzea gomendatzen da barruko joan-etorrietarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude