Lurra, bizitzak eta eskubideak jokoan daudela ohartarazteko erakusketa antolatu du Mugarik Gabe GKEak
Mugarik Gabe GKEak Bizitza Jokoan izeneko erakusketa antolatu du. “Bizitza Jokoan” kanpainaren bigarren fasearen parte da ekintza hau. Bertan, Ertamerikako Giza Eskubideen eta Naturaren Eskubideen urraketen 3 kasu dokumentatzen dira. Era berean, meatzaritza, deforestazio eta kutsaduraren aurrean, lurra eta lurraldea defendatzeko egindako erresistentziak eta borrokak ere jasotzen ditu .
Izan eren Mugarik Gabe GKEak azaldu nahi izan du Larrialdi Klimatikoaren aurrean jarduteko denbora agortu egiten da eta pertsonen bizitzak, lurraldea eta eskubideak jokoan daudela. Beraz, orain inoiz baino beharrezkoagoa da bizitza defendatzen dutenak defendatzea eta babestea.
Klima eta zibilizazio krisiaren testuinguru batean, prozesu honek agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen-eskubideen (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen- eta zaurgarritasun-egoera. Paradoxikoa dirudien arren, era guztietako erakundeek eta enpresek aldaketa klimatikoaren aurrean jardutea beharrezkoa dela onartzen duten une honetan, lurra, lurraldea eta natura defendatzen duten pertsonak jazarriak, kriminalizatuak eta, kasurik txarrenean, erailak izaten jarraitzen dute.
3 kasuen adibidetzat
Bizi-Jokoaren erakusketak, hiru kasu zehatzen bidez, urratutako eskubideak irudikatzen ditu. Lehenengoa, El Estor kasua da, Guatemalan gertatua, non kontsulta aske eta informatua izateko eskubidea urratu zen. Bigarrena, Guapinol ez da ibaia bakarrik kasua da, Hondurasen kokatua, ingurumen osasungarri eta lurra eta lurraldeak izateko eskubideari lotuta dagoena. Hirugarrena, Tarahumara Mendilerroa kasua da, Mexikokoa, lurraldea defendatu ahal izateko eskubidea ardatz duena, eskubideak defendatzen dituztenek Bizi-Jokoan jartzen direnean. Kasuen laburpen graikoa kontsultatu nahi duenak, eskuragarri du erakusketaren webgunean.
8 panelez osatua
Erakusketak kubo eta tamaina desberdinetako panelekin osatutako 8 egitura ditu. Kasuen bideo batzuk ikusteko QR kode batzuekin dator eta paneletan erakusten dena zabaltzeko beste material osagarri batzuk ere jartzen dira mahai batean.
Ilustrazioen egilea Zoiartze Puente da, ikerketatik ateratako hainbat esaldi eta datu iruditan erretratatu dituen artista gaztea eta ikerketa eta erakustea Elankidetza – Garapenerako Euskal Agentzia, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin burutu ahal izan da.



