Pikoketan fusilatutakoak izan dituzte gaur gogoan Blaiako hilerrian

Astelehen honetan, abuztuak 11, gaurko egunez 1936an Pikoketan fusilatutakoen memoria omentzeko ekitaldi bat antolatu da Irunen, gertakari lazgarri haien 89. urteurrenean. Omenaldia eguerdiko 12:00etan egin da Blaiako udal-hilerrian. Lore-eskaintza bat paratu da fusilatuen gorpuak lurperatuta dauden panteoian, eta minutu bateko begirunezko isilaldia gorde dute bertaratutakoek jarraian. Berriki (2021ean eta 2022an) beste bi biktima identifikatu dira —Miguel Lorenzo Pascual eta Chato—, eta haien izenek oroitarrian inskribatu dira aurten.

Ekitaldian izan dira Cristina Laborda Irungo alkatea eta Gorka Álvarez Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren ordezkaria eta Irungo Sozialistak, EAJ-PNV, EH Bildu eta Alderdi Popularreko ordezkariak izan dira ekitaldian.

1936ko abuztuaren 11 asteartea izan zen, eta Beorlegi koronelak zuzendutako tropek gutxienez 20 lagun exekutatu zituzten, atxilotu edo errenditu ostean. Irungo Gaztedi Komunistako kideak eta karabineroak ziren biktimak, tartean Mertxe López Cotarelo (16 urte) eta Pilar Vallés Vicuña (18 urte).

Frankismo garaian, hildakoen hobia galduta egon zen. 1976an hasi zen Marcelo Usabiaga —fusilatuetako baten anaia—, hobi komuna kokatzeko lanetan, eta bi urte beranduago aurkitu zuten. 1978an desobiratu zituzten gorpuak, eta Blaiako panteoian lur eman zieten. Ordutik, bertan egiten da urteroko omenaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude