Isa Muguruza, ilustratzailea: “Uste dut emakume guztioi emakume izateak eta sentitzeak asko definitzen gaituela artista gisa”
Irunera itzultzea sustraietara bueltatzea da Isabel Muguruza Fernández de Valderrama ilustratzailearentzat. Nazioarteko marka handiak konkistatu dituen Isa Muguruza gurasoen jatetxean hasi zen bere lehen trazuak marrazten, eguneko menuen atzealde zurietan. Gaur egun, bere estilo azido eta feministaren emaitza Netflix, Vogue, Glamour Magazine,...










