CBA Udal Liburutegiko ikasketa gelak irekiera ordutegia luzatuko du urtarrilaren 25era arte

Datorren larunbatean, hilaren 25ean, hasiko da CBA Udal Liburutegiko ikasgelaren ezohiko irekiera epea. Epe hori 2026ko urtarrilaren 25era arte luzatuko da, egun hori barne.

Pasa den urriaren 6ean, liburutegiko ikasgelak ateak ireki zituen berriro. CBAren erreferentziazko espazioetako bat denak 65 m2 gehiago ditu, herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko egindako berritze-obrei esker.

Horrela, Udal Liburutegiak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara zerbitzua emango du, larunbatetan 9:00etatik 13:00era eta jaiegunetan itxita egongo da. Bestetik, ikasketa gela, liburutegiaren ohiko ordutegiaz gain, larunbatetan 15:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 13:00etara irekita egongo da, baina jaiegunetan berriz, itxita. Era berean, abenduaren 25an eta 31n 9:00etatik 13:00etara irekiko da. Gainera, liburutegia zein ikasketa gera abenduraren 5ean eta 7an eta urtarrilaren 5ean itxita egongo dira.

Ikasgela jatorrizko espazioan

2022ko maiatzean CBAren bigarren faseko obrekin, ikasgela liburutegiko gazte-gunera lekualdatu zen behin-behinean. Orain, areto hori jatorrizko espazioan birkokatu da, zabalkuntza horrekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude