Irungo Udalak Kultura Zerbitzuaren bidez jakinarazi duenez, larunbat honetan, hilak 31, Kaos Etiliko eta Deklibe taldeek punk-rock kontzertu bat emango dute. Kontzertua CBAn izango da, 21:00etatik aurrera. Kontzerturako sarrerak 10,25 euroan erosi ahalko dira, Irungo udalaren webgunean. Hobaridunek 7,20 euroan eskuratu ahalko dituzte.
Kaos Etiliko aguraindarrek Esfuerzo y Gloria izenburuko diskoa eta bira aurkeztuko dute. Zuzeneko potenteetan, beren abesti gogoangarriak eta lan berriko abestiak konbinatuko dituzte. Deklibe Trintxerpen sortu zen, eta punk-rock soinuak, borroka eta protesta eskaintzen ditu, rock-and-rollzaletasunak eta bere inguruko errealitate sozialarekiko konpromisoak bultzatuta.



