Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiak bilkura bat egin du Hondarribiko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, mugaz gaindiko lankidetzarako funtsezkoak diren hainbat gai jorratzeko. Bileraren puntu nabarmenetako bat izan da Cristina Laborda Albolea Irungo alkatea izendatu dutela Partzuergoko lehendakari, Igor Enparan Araneta Hondarribiko alkatearen ordez.
Era berean, lehen lehendakariorde Igor Enparan Araneta Hondarribiko alkatea izendatu da, eta bigarren presidenteorde Kotte Ecenarro Hendaiako alkatea.Halaber, jakinarazi da Irene Kastezubi Arellano izendatu dutela Irungo Udalaren ordezkari Partzuergoaren Kontseilu Nagusian, Urkiri Salaberria Graciaren ordez.
2025erako Aurrekontu Orokorra
Bileran, Kontseilu Nagusiak Partzuergoaren 2025erako Aurrekontu Orokorra baliozkotu du, indarrean dagoen foru araudiaren arabera. Onarpen horrekin, mugaz gaindiko proiektuen jarraipena eta hiru udalerrien arteko lankidetza indartzeko baliabideen optimizazioa bermatzen da.
Akordio horien bidez, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Irun, Hondarribia eta Hendaia batera garatzeko konpromisoa indartzen du, eskualdean identitate komuna eta hazkunde iraunkorra sustatzen duten ekimenak bultzatuz.



