Dena prest trena Irunera iritsi zela 150. urteurrena ospatzeko

Trena Irunera iritsi zela 150. urteurrena ospatzeko, urriaren 20an kaleko antzerki herrikoia egingo da San Migel auzoan. Dena prest dago Irun irauli zuen garraiobide berria herriak nola hartu zuen gogoratzeko.

agintariak 05215

Agintariak, kleroa, gizon-emakume burges dotoreak, mikeletea, trenbidea eraiki zuten langileak, baserritarrak, emagalduak… 1863. urteko Irungo gizartea ordezkatzen duten pertsonaiek parte hartuko dute datorren igandeko berregintza historikoan, guztiak ere herriko boluntarioak izaki.
Ana Perezek idatzi du gidoia, historiari buruzko Mertxe Trancheren aholkuak jarraituz. Dramatizazioa 10:00etan hasiko da, trenaren etorrera iragarriko duen pregoilari baten eskutik. Segizioa 11:30ean Udaletxetik San Migelera abiatuko da, alkatea eta zinegotzi batzuk barne. Zenbait eszenaren bidez urte haietako gizartearen giroa antzeztuko da: garraiobide berriaren iritsiera nola ospatu zen eta, edozein berrikuntza legez, herritarren artean eragin zituen aldeko eta aurkako iritziak.

ana5227
Berregintzaren azken entsegu orokorra San Migelen egin zen joan den larunbatean. Irunen lehen aldiz egiten den jarduera hau prestatzeko, hilabete batzuk dira batzorde bat lanean ari dela. “Dena primeran atera da, jendea hasieratik inplikatu da, gogoz ari da, umorez, gainera!”, esan zuen Ana Perezek.
Guztira 100 bat lagun arituko dira: Banda, Eraikiko dan-tzariak, pertsonaia nagusiak eta figuranteak. Entseguak, paperen banaketa, jantziek nola izan behar duten zehaztu… Maria Jose Barral San Migeleko auzotarren elkarteko presidentea, berebiziko lana gora behera, oso pozik dago ekimenak jasotako erantzunarekin, eta irundarrak “datorren igandean emaitza ikustera etor daitezela” animatu nahi ditu.

DSC05229
Egitaraua
11:00etan, harrera Irungo Udaletxean
11:30ean, Udaletxetik segizioa aterako da: agintariak, banda, txistulariak… trenzubia pasa arte.
12:00etan, antzezpenen hasiera, Geltoki kalean.
Amaiera San Migeleko plaza txikian, 13:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude