Azaroaren 1ean Domu Santu eguna dela-eta, udal hilerriaren inguruko zirkulazioan aldaketak izango dira.
Blaia inguruko zirkulazioa
Astearte aurreko egunetan bisitari gehiago ibiliko direla aurreikusten denez, urriaren 29an, 30ean eta 31n, murrizketak egingo dira trafikoan, hilerrira joaten diren ibilgailuen kopuruarekiko proportzionalak: nolakoa den zirkulazioaren egoera, ibilgailu batzuk ezingo dira iritsi hilerrira, edo bat ere ez.
Azaroaren 1ean bertan, berriz, Blaia ibilbidea guztiz itxiko da, 08:00etatik 19:30etara bitartean gutxi gorabehera, eta ibilgailuek GI-636 errepidetik, Arenas Carrilloko bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik sartu beharko dute. Aparkamenduari dagokionez, berriz, hilerriko ate nagusiaren parean aparkatzea debekatuko da.
Zirkulazioa arina izan dadin, arau horiek eta udaltzainen jarraibideak errespetatzeko eskatu zaie gidariei. Era berean, hilerrira joaten diren herritarrei garraio publikoa erabiltzea gomendatu zaie.
Autobus zerbitzu berezia
Astearte honetan, hiri barruko autobus zerbitzuko 3. lineak normal funtzionatuko du, jaiegunetan egiten duen ordutegi berean, eta, gainera, hiri barruko autobus zerbitzu berezi bat jarriko da, hiriko kale nagusietan barrena hilerria eta Gurutze Gorria lotuko dituena. Txartela 1,55 euro kostatuko da, eta ezingo dira erabili ez Lurraldebus ez MUGI txartelak.
Honako hau izango da joaneko ibilbidea: GURUTZE GORRIA – ZUBIAURRE – COLÓN 43 – LUIS MARIANO – SAN JUAN –NAFARROA HIRIBIDEA 4 – NAFARROA HIRIBIDEA 18 – ARTIGA IBILBIDEA – BLAIA 22 – HILERRIA
Bueltako ibilbidea, berriz, honako hau izango da: HILERRIA – DUNBOAKO ANBULATORIOA – NAFARROA HIRIBIDEA 21 – FERMÍN CALBETÓN – ZABALTZA – TOPO GELTOKIA – HONDARRIBIA 2
GURUTZE GORRITIKO irteerak
GOIZEZ
9:00 10:00 11:00 12:00 13:00
9:30 10:20 11:20 12:20 13:20
10:40 11:40 12:40
ARRATSALDEZ
16:00 17:00 18:00
16:20 17:20 18:20
16:40 17:40
HILERRITIKO irteerak
GOIZEZ
9:45 10:20 11:00 12:00 13:00
10:40 11:20 12:20 13:20
11:40 12:40 13:40
ARRATSALDEZ
17:00 18:00
16:20 17:20 18:20
16:40 17:40 18:40