Azaroaren hasierarekin Euskaraldiko txapen banaketa hasiko da Irunen

Azaroaren hasierarekin Euskaraldiko txapen banaketa hasiko da Irunen. Txapak Irungo Udal Euskaltegian banatuko dira. Banaketa azaroaren 2an hasi eta 17an amaituko da, astelhenetik ostiralera banatuko direlarik.

Txapak jaso ahal izateko Ahobizi eta Belarriprest rolen artean aukeratu beharko dute Euskaraldiko parte-hartzaileek.
AHOBIZI 
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

AHOBIZI izan daiteke…

  • 16 urte baino gehiago izan eta…
  • Euskaraz ongi moldatzen dena eta euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.
    euskaraz erdizka moldatzen dena, baina prest sentitu eta hemendik aurrera euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

 

BELARRIPREST
Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

BELARRIPREST izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

  • Euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.
  • Euskaraz gutxi gorabehera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.
  • Euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude