Azaroaren 4ean laneko osasunari buruzko ekitaldia egingo da Irunen

Irun Ekintzan Enpleguaren eta Sustapen Ekonomikoaren aldeko Ituna Irungo Udala eta eragile sozial eta ekonomikoak biltzen dituen lan foroa da, eta, bere helburuen barruan, laneko osasunari buruzko ekitaldi bat antolatu du: ordu eta erdiko (09:00etatik 10:30era bitarteko) gosari formatuko jardunaldi bat, aditu ezagunen hitzaldiekin. Datorren ostiralean izango da, azaroak 4, Atalaia hotel eta jatetxean, eta nahi duten interesdun guztiek parte hartu ahalko dute; batez ere, sektorean diharduten profesionalek.

Irungo Udaleko Ekonomia eta Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezek nabarmendu duenez, “Irun Ekintzan itunaren egitekoa bada horrelako topaketak antolatzea ere, sektore bakoitzeko profesional gaituen eskutik gai jakin batean sakontzeko. Kontua ez da hutsala: osasuna eta ongizatea Nazio Batuen garapen jasangarrirako helburuetako bat dira, eta, alde horretatik, aztertu nahi dugu zer erronka dituen egungo gizarteak alor horretan langileei, administrazioei eta enpresei dagokienez besteak beste”.

Antolatzaileak jardunaldia formatu arin eta laburrekoa izan dadin ahalegindu dira, gosalorduko pilula bat, parte hartzaileak sentsibilizatzeko zer garrantzitsua den adina irizpidetzat hartzea entitateen baitan laneko osasuna kudeatzeko.

Jardunaldiren deskripzioa
Egungo gizartean, bizi itxaropena gero eta handiagoa da, eta antolakundeetako kideak gero eta zaharragoak dira. Erronka handia da hori antolakundeentzat, enpresaren kudeaketa eguneratu eta egokitu behar baitute, plantillako kideen adina kontuan izanik betiere, are laneko arriskuen prebentzioari dagokionez.

Egitaraua
Ongietorria, Irungo Udaleko Ekonomia eta Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezen eskutik

“Edad y longevidad. Retos para las organizaciones”, Deusto Business Schooleko katedradun Olga Riveraren eskutik
“Vigilancia y promoción de la salud y gestión de la edad en la prevención de riesgos laborales”, OSALANeko Laneko Osasunerako Unitateko laneko mediku María Teresa Bahillo del Ríoren eskutik

“Herramientas para la gestión de la edad en la prevención de riesgos laborales”, Iruzurraren kontra Borrokatzeko Espainiako Bulegoko Lan Transnazionalaren esparruko Iruzurraren kontrako Borroka Koordinatzeko Unitate Bereziko buru Manuel Velázquez Fernándezen eskutik

Moderatzailea: ieTeam aholkularitza enpresako kide Amaia Zubizarreta

Interesdunek doan eman dezakete izena, 943 505 338 telefono zenbakira deituta edo irunon@irun.org helbidera idatzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude