Ekoetxea Txingudik Kokedama tailerra proposatzen du biharko

Ekoetxea Txingudik Kokedama tailerra proposatzen du biharko, apirilaren 22rako.  Itziar Unzurrunzagaren eskutik tailerreko parte-hartzaileek Kokedamak eraikiko dituzte lurra, landarea eta goroldioa erabiliz. Tailerrean parte hartzeko izen-ematea Ekoetxea Txingudiren webgunearen bitartez egin behar da. Tailerrak goizeko 11:00 eta 12:00etan egingo dira, 45 minutuko iraupena izango dute eta doakoak izango dira.

“Koke-k” goroldioa eta “dama-k” bola esan nahi dute japoniarrez. Tailerrean natura eta artea batuko dituzte, bertako baliabideekin lan eginez, landare-diseinu politak sortzeko, lurraren, landareen eta goroldioaren erabilera batzen dituen esperientzia honen bitartez. Lurraren Munduko Eguna ospatuko dute horrela, naturaz eta arteaz gozatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude