Larunbatean Dantzaren Nazioarteko eguna ospatuko da Irunen

Apirilaren 29an, 12:00etan, Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi du dantza klasikoko ohiko jarduera egingo dela Dunboako ubideko pasealekuko barandaren ondoan.

Irungo eta Hondarribiko zenbait dantza-akademiak parte hartuko dute: Studio de Danza Miren Gomez, Irungo Udalaren Dantza Eskola, Estudio de Danza Elena Echeveste, Studio de Danza Juncal, 22 Academy, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Dantza Eskola Pilar Peña, Basque Ballerina By Amaia Leiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude