
Ekoetxea Txingudiko aparkalekua itxita dago atzotik, urtarrilaren 8tik. Parkinga hiru hilabetez itxita egongo da ingurunea hobetzeko eta naturalizatzeko lanak direla eta. Ekoetxea Plaiaunditik aparkalekuaren itxierak eragingo dituen eragozpenengatik barkamena eskatu dute eta erabiltzaileei beren pazientzia eskertu diete.
Helburua da Plaiaundiko naturguneak bere balio naturalarekin bat datorren ingurunea izatea. Era berean, herritar guztientzat modu eroso eta jasangarrian irisgarria izatea lortu nahi da.



