Emakumeak eta korrika: lagun berriak

Fortuna Kirol Elkarteak emakumeei zuzendutako entrenamendu saioak antolatu ditu Irunen
Gizonak aise ateratzen dira kalera kirola egitera. Emakumeei, berriz, gehiago kostatzen zaie, faktore kultural eta sozialen eraginez. Suedian egoerari buelta emateko entrenamendu gidatuak antolatzen hasi ziren. Fortuna KEk, esperientzia hartan oinarrituta, antzeko jarduera bat abian jarri zuen Gipuzkoako zenbait herritan. Aurten Irunen txanda izan da, arrakastatsua, izan ere.
Astearte eta ostegunetan 19:00etan hitzordua dute Santiagotarretan. Etxeko eta laneko ardurak ahaztu eta ordubetez ekiten diote gustuko duten jarduera bati. Irungo taldea gero eta handiagoa da.

Fortuna Elkartearen estalduraz, Gipuzkoan dagoeneko 100dik gora emakumek entrenamendu KORRIKA EMAK4589gidatuetan parte hartzen dute. Arantza Rojo Fortunako komunikazio arduradunaren esaneko, “helburua ez da lehiaketetan parte hartzea, baina ondorietako bat izan da”. 2007an Gipuzkoako herri lasterketetan emakumeen kopurua batez beste % 17 zen, eta 2012an % 21,5 izan da.
Emakumeak kalera korrika egitera “beldurrik” gabe ateratzen hasi dira. “Emakume horiek besteentzako eredu bilakatu dira”, dio Arantzak. “Gainera, entrenamendu hauei esker askok harremanetarako parada izaten dute; badira afaltzera elkarrekin joaten direnak ere!”.
KORRIKA EMAKU4584Emi Arbelaitzi Irungo taldeko entrenatzailea izatea proposatu ziotenean baiezkoa gustura eman zuen. Aurretik badu esperientzia; izan ere, urte batzuk dira Hondarribian zeregin horretan ari dela. “Erronka polita da, eta gogobetetzen nau ikusteak nola bakoi-tzak, bere mailatik abiatuta, hobera egiten duen. Denetarik ezagutu dut, sekula plaierak jantzi gabeko bat ere bai!”. Luzaketak eginez hasten da entrenamendu saioa. Gero, bakoitzari egin beharreko lana azaltzen dio.
Angela zerotik hasi zen duela lau urte, eta orain gauza da maratoi bat egiteko ere. “Ez zen hori nire jomuga, baina, egia esateko, engantxatuta nago. Gainera, fisikoki inoiz baino hobeki sentitzen naiz”.

Korrika egitea bakarrik, kontrolik gabe, arriskutsua gerta daitekeela uste du Emik. “Nik emakumea ikusi ahala badakit bere egoera fisikoa neurtzen, eta horren araberako lana jartzen diot eta kontrolatzen dut”.

Taldeko emakumeen % 90 inguruk seme-alabak dituzte; beraz, familiaren zereginak tartetxo batez ahazteko aukera da. “Entrenamendua dudanean nire bikoteak badaki puntuala izan behar duela etxera iristen”, dio Karolek. “Irailean hasi nintzen korrika egiten bakarrik. Duela aste gutxi talde honen berri izan nuen eta ordutik oso gustura nabil. Ideia oso ona da!”
Jone BATeko atleta izan zen gaztetan. Urte anitz kirolarik egin gabe eman ondoren, hara non topatu duen berriro heltzeko abagunea.
Taldea agurtu aurretik, Emik lana jarri zien: Azken Porturaino joatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude