Haurrentzako ordenagailuak

Jostailu dendetan eta haurrentzako beste saltokietan jostailuzko ordenagailu txikiak erruz aurki mutila_ordenagailuandaitezke, gazteenak teknologia berrien baliabideetara hurbiltzeko modurik egokienak direlakoan; baina… zergatik ez erabili benetako ordenagailuak, teknologia berriekiko esperientzia ere benetakoa izan dadin? Hautsiko ote dituzten beldur izaten gara; halaber, aitortu beharra dago sistema operatibo arruntak ez daudela umeentzat egokituak, eta praktikan gurasook oso zaila dugula kontrol zinez eragingarri bat lortzea (Interneterako sarbidea, aplikazioen deskargak, birusak, troianoak, eta abar).
Bestetik, gaur egun gero eta maizago aldatzen ditugu ordenagailuak, modelo berrien truk, eta askotan izaten dugu za harkitua edota motel geratu zaigulako erabiltzen ez dugun
“antigualeko trasteren” bat. Behar bezalako sistema operatibo bat txertatuz gero, ordea, lehengo ekipo haiek berpiztu ditzakegu, eta umeen eskuetara pasarazi.

Arestiko urteotan puri-purian daude umeentzat berariaz landutako sistemak, oinarria GNU/Linux badute ere oso eskuragarriak; areago, badira zuzenean pendrive batetik jarduten dutenak, ordenagailuan txertatu beharrik gabe. Abian jartzeko ez dute inolako ezagutza berezirik eskatzen, baliabide gutxi kontsumitzen dute eta doan eskura daitezke.
Ezagunenen artean, hona hemen:

LinuxKidX – 2 eta 15 urte bitartekoentzat.
Qimo – 3 urtetik gorakoentzat.
Sugar – 5 eta 12 urte bitartekoentzat.
Edubuntu – 3 eta 18 urte bitartekoentzat.

Guztiek dute erabiltzaile komunitate bana, dokumentaturik dauzkatenak. Tamaina handiko ikonoak darabiltzate, eta jokoez gain hezkuntzarekin loturiko aplikazio eta baliabideak ere eskaintzen dituzte. Horietako batzuek, gainera, kontrolatzeko sistemak daramatzate, gurasook jakin dezagun zer-nolako erabilera egiten duten haurrek.

Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude