Eskola Mendizaletasuneko Finalistaren Eguna ospatuko da urriaren 26an Irunen

Urriaren 26an, igandean, Eskola Mendizaletasuneko Finalistaren Eguna ospatuko da. Aurten Erlaitz Mendi Elakartea arduratuko da hitzordu hau Irunen antolatzeaz. Elkartetik ikastetxeak animatu dituzte igandeko ekintzan parte hartu dezaten.

Izan ere, Erlaitz Mendi Elkartetik azaldu dutenez, bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa mendi lehiaketan izen emanda egotea edo finalista izatea, hau da, Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek parte har dezakete. Jai-ekitaldi honetan ikasleek herriko parajeez gozatu eta beste udalerri batzuetako ikasleekin esperientziak trukatzeko aukera izango dute.

Izen ematea

Izena ematea urriaren 23a, osteguna, baino lehen egin behar da, Buletina bidaliz edo elkarte antolatzaileari datuak jakinaraziz. Izen ematea elkartearen egoitzan bertan,  943 635 838 telefono zenbakira deituta edo erlaitz@erlaitz.com helbidera mezu bat bidaliz egin daiteke. Bulego ordutegia hauxe da: asteartea eta ostegunetan 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Inskripzioa kartelean dagoen QRaren bidez ere egin daiteke. Elkarte antolatzaileak buletina jaso duela eta ikastetxea edo elkartea parte-hartzaile gisa behar bezala erregistratuta geratu dela egiaztatzea gomendatzen du.

Ibilbidea eta sari banaketa

Ibilbidea Arbiun plazatxoa- Frontoian (Katea-Irun) hasiko da, 9:30ak eta 10:00ak bitartean. Ikastetxe bakoitzak bere parte hartzea baieztatu beharko du harrera mahaietan (soilik ikastetxe bakoitzeko arduradun bat hurbilduko da mahaira) eta irteeran pilaketak egon ez daitezen, ibilbidea jarraian hasiko dute. Arduradun baten tutoretzarik gabe bere kabuz joan den parte-hartzaile bati ezin izango zaio irteerarik eman.

Gurasoek ibilbidea beren seme-alabekin batera egin ahal izango dute. Era berean, Arduradunek eta gurasoek beren ardurapeko ikasleak taldekatuta doazela zainduko dute.Umeen ibilaldia, gutxi gorabehera, bi ordukoa izango da.

Finalisten diplomak eta etxe laguntzaileek emandako opariak parte hartu duten ikastetxeen artean banatu edo zozketatuko dira. Sarien banaketa bizkortzearren, ikastetxe bakoitzeko ume bat edo bi, bakarrik, hurbilduko dira antolatzaileek esandako tokira eta ikastetxeari egokitu zaizkion opari guztiak jasoko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude