Bidasoa eskualdeko 10 elkartek deialdi bateratua igorri dute egunero Palestinako genozidioaren kontrako kazeroladak egiteko. Kazeroladak egunero egingo dira, arratsaldeko 20:00etan. Egitasmoa atzo hasi zen eta genozidioa amaitu arte luzatzeko asmoa iragarri dute deialdian.
Deialdira atxikitu diren eta parte hartzeko deia zabaldu duten elkarteak hauek dira: Etxara Hondarribia, Gaurko Andreak, Erletxea, M8 Asanblada Feminista, Irungo Emakumeen Etxea elkartea, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, Txingudiko Elkarte Feminista, Bizi Irun elkartea, Irungo Harrera Sarea eta Emeki elkartea.