Ficoba erakustazokak “La Burger Fest” jaialdiaren udako edizioa hartuko du abuztuaren 17ra bitartean. Jai gastronomiko honetan, lehiaketarik, epaimahairik eta saririk gabeko esperientzia bat eskainiko da, janari onaren gozamena helburu duena. Ordutegi berria dute gaurtik aurrera: egunero, 18:00etatik 00:00etara egongo da zabalik.
Jaialdira gerturatzen direnek 20 hanburgesa ezberdin baino gehiago izango dituzte aukeran, gourmet, premium eta pepinum kategorietan banatzen diren hanburgesekin. Horrez gain, aukera beganoak eta glutenik gabekoak ere eskainiko dira. Txakurrak ere ongi etorriak izango dira azokaren eremuan.
Hainbat food truck-ek hartuko dute parte, besteak beste, Vulcano Grill, The Vizvan, The Roast Cook, Rial, La Osa, ES3, El Rancho de Santa África, El Comienzo, La paca cheesecake eta La croquetoneta. Hanburgerrez gain, gazta-tarta, kroketa, nugget eta patata frijituak ere egongo dira aukeran.
La Burger Festera kotxez iristeko erraztasunak daude, doako aparkalekua eskuragarri, dagoelarik. Garraio publikoa erabili nahi dutenek berriz, Ficoba-Irun Euskotren geltokia dute oinez bi minutura.



